Skip to main content

HABI - Ebaluazioa DBH1

2022-2023 ikasturtean, HABI hezkuntza proposamen berria martxan jarri dugu.

Ebaluazioa nola ulertzen eta gauzatzen dugun azaltzeko bilera monografikoa antolatu dugu, DBH1eko familiekin batera gaia lantzeko eta izan ditzaketen zalantzak argitzeko.

KiVa programaren aurkezpena (LH1)

Badira urte batzuk eskola jazarpenaren aurkako KiVa programa ezarri genuela Anoetako Herri Ikastolan. Programaren lanketa LH1. mailan hasten da, eta horregatik, guretzako oso garrantzitsua da LH1eko familiekin partekatzea KiVa programa zer den, ikasleekin zer landuko den eta nola landuko den, ...

Horregatik, KiVa programaren aurkezpen saioa antolatu dugu bereziki LH1eko familientzat:

Eguna: otsailak 6

Ordua: 17:15ean (euskaraz eta gazteleraz, aldi bereko itzulpen sistema erabiliz)

Komunikazio Ez Bortitza

Guraso Eskolaren eskaintzaren barruan, Nerea Mendizabalekin Komunikazio Ez Bortitzan sakontzen jarraitzeko aukera izango dute Irurako eta Anoetako Herri Ikastolako familiek. 

Gaurkoa da ikasturte honetako azken saioa, 15:15etik 16:45era, Anoetako Herri Ikastolan.

Nerea Mendizabal

Komunikazio Ez Bortitza

Guraso Eskolaren eskaintzaren barruan, Nerea Mendizabalekin Komunikazio Ez Bortitzan sakontzen jarraitzeko aukera izango dute Irurako eta Anoetako Herri Ikastolako familiek. 

Gaurkoa bigarren saioa izango da, 15:15etik 16:45era, Anoetako Herri Ikastolan.

Martxoaren 28an izango da azkenekoa.

Nerea Mendizabal

Sexualitate tailerra (DBH)

Guraso Eskolaren eskaintzaren barruan, Sexune taldearen eskutik sexualitatearen gaian sakontzen jarraitzeko aukera izango dute Irurako eta Anoetako Herri Ikastolako familiek. 

Formazio saio edo tailer hauek seme-alaben adinaren arabera sailkatu ditugu: 0-7 urte bitarteko gurasoentzat alde batetik, 8-12 urteko gurasoentzat bestetik eta DBHko gurasoentzat azkenik.

Gaurkoa DBHko gurasoentzako lehenengo saioa izango da, 17:30etik 19:00etara, Anoetako Herri Ikastolako Lizarbakar eremuan.