Anoetako Herri Ikastolaren marko pedagogikoa Konfiantzaren Pedagogia izanik, konfiantzazko testuinguruak eskaintzen ditugu irakaskuntza-ikaskuntza prozesua era egokian gerta dadin, haurrak bere buruarengan eta besteengan konfinatza izan dezan eta modu horretan berezkoak dituen gaitasunak garatu ditzan.
Lehen Hezkuntza 6-12 urteko ikasleak hartzen dituen etapa da. Adin tarte honetan irakurketa, idazketa, ahozko gaitasuna, matematika eta autonomiaren garapena oinarrizko ikaskuntzak dira.
Irudia: Marta Wave
Metodologia
Horretarako metodologia aktiboak eta esperimentalak erabiltzen ditugu.
Adin tarte zabala hartzen duen etapa da Lehen Hezkuntza. Horregatik ziklotan banatzen da, ziklo bakoitzak bere ezaugarri eta proiektu desberdinak dituelarik.
Zirkulazio librea
Haurrak ahalik eta era autonomoenean bere gaitasunak garatzen joaten dira, beraien bizipenetatik eta errealitatetik ikasten bait dute: manipulatuz, sentituz, ukituz, eginez, mugituz, sortuz, imajinatuz, jolastuz, margotuz….
Innovamat
Matematikaren gaitasun-ikaskuntzaren alde egiten duen metodologia, elkarrizketan eta manipulazioan oinarrituta, mekanizaziorik gabe, bizipen erronketan oinarrituz eta estrategiak garatuaraziz.
Txokoak
Eduki eta zeregin zehatzetatik abiatuz, ikasleek euren ikas-prozesuan beharrezko izango dituzten gaitasunak lantzea da helburua. Ikasleek autonomiaz, eta beharrezko den kasuetan kooperatuz, jardun beharko dute txoko ezberdinetan. Izaera autoerregulatzailea duten jarduerak/erronkak proposatuko zaizkie, horrela, ikaslea bere ikas-prozesuaz kontziente eginez.
Piktoidazketa
Irudiaren erabilera instrumentala eginez irakurtzen eta idazten ikasteko, pentsamendu sortzailea garatzeko eta hizkuntza pixkanaka menderatzeko tresna da.
Baso Eskola
Baso Eskolaren helburu nagusiak, jolas librea ardatz izanda, eta naturarekin kontaktu zuzenean egonik, mugimendua, sormena, erlazioak, pentsamendu abstraktua, eraiki/suntsitu, gozamena eta naturaren aldaketak azaletik sentitzea dira.
EKI
EKI proiektua LH5 eta LH6n ezarria dugun proiektua da.
Familia-egoera ahalik eta errealenei erantzunez, ikasleek konpetentzia guztien garapenerako sortutako proiektua da, euskal curriculumean oinarritutakoa.
Ikasteko Irakurri
Testuen ulermen egokirako eta irakurketa sakonagoa lortze aldera bideratutako programa da.
Ikaskuntza Kooperatiboa
Taldean lan egiten ikasteko programa da. Horretarako beharrezko diren gizarte-trebeziak garatuz, bakoitzak bere erantzukizuna izanik eta euren lanaren balorazioak eginez.
Hatz10
Mekanografia ikasteko online aplikazioa da. Modu ludikoan, jolasen bitartez garatzen du mekanografiaren ikasketa, aurrera egiteko ikasleek pantailak “gainditzen” joan behar baitute.
Gogoratu gurasoak tutoreekin komunikatzeko biderik egokiena Alexia bidez dela.