Hankak arin, elkarrekin!
Kirolean parte hartzeko ibilbidearen helburu nagusia hau da: hala nahi duten ikasleek kirola eta jarduera fisikoa egitea, kirol modalitate desberdinak ezagutzea, kirola egiten ohitzea eta bizimodu osasuntsua izatea.

Asteburu honetako jardunaldia: azaroaren 7a
Benjaminak
LH 3
SASKIBALOIA
![]()
Non eta ordua: Anoetako Kiroldegia, 11:00etan
Elkargunea: Anoetako Kiroldegian, 10:45ean
Partida: AHI - Zumadi - Herrikide
Benjaminak
LH 3/4
SASKIBALOIA
![]()
Non eta ordua: Samaniegon, 10:00etan
Elkargunea: Anoetako Liburutegian, 09:30ean
Partida: Samaniego B - Samaniego C - AHI B
Alebinak mutilak
LH 5-6 mutilak
SASKIBALOIA
![]()
Non eta ordua: Herrikiden, 10:00etan
Elkargunea: Anoetako Liburutegian, 09:30ean
Partida: Herrikide - LASKORAIN B- AHI
Alebin neskak
LH 5-6 neskak
SASKIBALOIA
![]()
Non eta noiz: Ibarrako Kiroldegian,09:15ean
Elkargunea: Anoetako Liburutegian, 08:30ean
Partida: Uzturpe B- AHI
![]()
![]()
Eskola Kirola
Haurraren garapen fisikoa eta giza balioen lanketa dira Eskola Kirola programaren helburu nagusiak. Ikasleek kirol mota desberdinak probatu eta haietan trebatzeko aukera dute, beti ere euskaraz: patinaia, arrauna, eskubaloia, eskalada, mahai-tenisa, saskibaloia, igeriketa, futbola,...
Astean behin eskolak amaitu ondoren elkarrekin kirol saioa egiten dute LH3tik LH6ra bitarteko ikasleek. Larunbata goizetan, berriz, eskolarteko ekintza izaten dute.
Eskola Kirola urrian hasi eta maiatzera arte luzatzen da.
Bestelako Kirol Eskaintza
Bigarren Hezkuntzako ikasleek kirol eskaintza zabala dute. Ikasturte hasieran galdetegi baten bidez egiten dute aukeraketa, talde kiroletan (eskubaloia, areto-futbola,...) edo bestelako kiroletan (eskia, patinaia, mahai-tenisa, surfa, hipika,...) aritzeko.