Skip to main content

Aurkezpena

Nor gara

Anoetako Herri Ikastola  herri ekimenez sortu zen  1969. urtean. 

Gure eskaintza 2 urtetik 16 urtera artekoa da. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eskaintzen dugu.

Anoetako Herri Ikastola Tolosaldeako Anoeta herrian kokatuta dago eta bera da herriko ikastetxe bakarra. Anoetako haur eta gazteez gain, inguruko beste herrietatik ere jasotzen ditugu ikasleak. Irurako Ikastolako ikasleak Anoetako Herri Ikastolara etortzen dira DBH egitera.

Kooperatiba Integrala da Anoetako Herri Ikastola, hau da, bazkide erabiltzaileek (familiek), lan-bazkideek eta bazkide laguntzaileak (Anoetako Udalak) osatuta dago.

Anoetako Herri Ikastola Euskal Herriko Ikastolak Elkarteko (EHI) kide da.

Herriko egoera soziolinguistikoan eragin nahi dugu eta euskal kultura bultzatu. Hori dela eta, herriko kultur-ekintzetan Ikastolaren partaidetza nabaria da, bai antolaketan baita elkarlanean ere: Euskal Jaia, Gau Beltza, Euskararen eguna, Gabonetako kantu eskea, Santa Ageda bezpera, Iñauterietako jaialdia, Anoeta herriko jaietako Danborrada, Hizki-Marrazki ipuin marraztuen lehiaketa, …

Ikastolak herrigintzarekin duen konpromisoa irmoa da. Euskara eta euskal kultura sustatzeko ekintzak ez ezik, ingurumenarekin edo arlo sozialarekin lotutako hainbat proiektu eta egitasmo eramaten ditugu aurrera Udalarekin edota herriko beste eragileekin elkarlanean.


Mikrotxokoak


Ikusmira

Borobil

 

Garapen pertsonala

Pertsona bere osotasunean garatzea helburu duen eta etengabeko hobekuntzan oinarritutako kalitatezko hezkuntza integrala eskainiko duen eskola izan.

Erronboa

 

Euskalduna

Euskal eskola, euskara eta euskal kultura bere inguruan indartu eta zabalduko duena.

Lauki luzea

 

Komunikazioa eta elkarlana

Hezkuntza komunitateko kide guztion arteko komunikazioa eta elkarlana bultzatuko duena.

Laukia

 

Eraldatzailea

Eraldatzailea, gizarte hobe eta bidezkoago baten alde egingo duena, ingurune sozial eta naturalarekiko konprometitua den eskola izan.

Hexagonoa

 

Etorkizunari begira

Bere etorkizuna ziurtatuko duen eskola izan.

Baso eskola

Zeregina

Borobiltxoak

Heziketa euskalduna eta integrala

Anoetako Herri Ikastola, herri ekimenetik sortutako Kooperatiba; 2 urtetik 16 urtera heziketa euskalduna eta integrala eskaintzen duen eskola.

Borobiltxoak

Irekia

Edonorentzat irekia, desberdintasunak gainditzen ahalegintzen dena eta elkarbizitza errespetuzko jarreretan oinarritzen duena.

Borobiltxoak

Anoeta eta Irura herrietan errotua

Tolosaldean, eta batez ere Anoeta eta Irura herrietan errotua eta era berean Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen kide.

Borobiltxoak

Parte hartzailea

Ikastola osatzen dugun hezkuntza komunitateko kide guztion parte hartzea ahalbidetzen duena.

Borobiltxoak

Berrikuntza eta hobekuntza

Etengabeko berrikuntzan eta hobekuntzan jarduten duena, eta ildo horretatik, irakasleriaren etengabeko formazioa ahalbidetzen duena.

Ikastolaren eguna

Balioak

Marratxoa
Euskalduntasuna
Marratxoa
Beste kulturekiko irekitasuna
Marratxoa
Aniztasunaren ikuspegi positiboa
Marratxoa
Norbere eta elkarren zaintza
Marratxoa
Ingurune sozial eta naturalarekiko konpromisoa
Marratxoa
Elkarlana
Marratxoa
Parte hartzea
Marratxoa
Egokitze-gaitasuna (moldagarritasuna)