Pertsonak ez dira modu berean komunikatzen, mugitzen, harremanetan jartzen; pertsonek ez dute modu berean ikasten, jokatzen, pentsatzen; hortaz, desberdinak gara, bai ezaugarri fisikoei dagokionez, bai ezaugarri psikologiko eta sozialei dagokienez.
Pertsona guztiak bakarrak eta errepikaezinak gara
Aniztasuna aintzat hartzea, errespetatzea, onartzea, zaintzea eta gizabanakoen desberdintasun kultural horiei erantzun inklusibo bat eskaintzea da gure helburua.
Estrategiak
Inklusioa bultzatzeko aurrera eramaten ditugun estrategia batzuk hauek dira:
Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza
Ikasleei egoerak edota erronkak planteatzen dizkiegu, hauek bitarteko ezinhobeak direlako errealitatea ulertzeko eta metodo zehaztekin lan egitera behartzen gaituzte: behaketa, esperimentazioa, arazoak ebazteko estrategiak, …Ingurue hurbil edo ez hain hurbileko beharrei erantzutea da helburua eta horrela, ikasleek ingurua eraldatzeko eduki-baliabide jakin batzuk eta trebetasun jakin batzuk baliatzen dituzte eta inguruan eragile aktibo izan daitezkeela esperimentatzeko aukera daukate.
Ikasle enbaxadorea
Ikasle enbaxadorea erreferentzia-taldeko kide bat da ikasle etorri berriarentzat. Bere
funtzioa ikasle etorri berriari ikastetxean eta taldean harrera erraztea izango da, ahalik eta
erosoen senti dadin. Bere zeregin nagusiak honako hauek dira:
- Ikastetxeko espazioak ezagutzeko eta bertan mugitzeko laguntza eskaini.
- Gelako funtzionamenduan akonpainamendua egin.
- Gelako, mailako zein ikastetxeko beste ikaskideekin harremanak eraikitzeko zubia izan.
- Bere kezkak, zalantzak... argitzen edo bideratzen lagundu.
Ikasle etorri berria egokitzen doan heinean, ikasle enbaxadorearen zeregina pixkanaka desagertzen joango da. Izan ere, ikasle etorri berria bere kabuz moldatzea da helburua.
Ikaskuntza kooperatiboa
Ikaskuntza kooperatiboa lana egiteko metodologia (modu) desberdina da: Lana taldean egiten da. Taldeak gehienez ere lau kidez osatzen dira. Taldekide bakoitzak zeregin zehatza dauka, baina taldeko lana osatzeko ez da nahikoa zeregin indibidual horiek batzea. Nahitaezkoa da taldean lana kooperatiboki egitea. Honek zera esan nahi du: ikasle bakoitzak bere helburuak izateaz gain, taldeak berak ere lortu beharreko helburu batzuk izango dituela. Taldekide guztion erantzukizuna izango da, elkarri lagunduz, taldeak bere helburuak lortzea.
Kooperatiboki lana egiten dugunean ikasle guztien parte-hartzea bermatzen dugu, eta era berean ikasleen arteko interakzioa bultzatzen dugu.
Kontratu pedagogikoak
Kontratuak irakasleak ikaslearekin eta bere familaiarekin – beharrezkoa denean – edo ikasle-taldearekin denbora jakin batean egin beharreko lana negoziatzeko eta hartutako konpromisoak jasotzeko aukera ematen duen akordio idatzia da. Bertan helburu kognitiboak, metodologikoak edo portaera mailakoak zehazten dira.
Akordio negoziatu horrek arrakasta lortzeko baldintzak honakoak dira:
- elkarren arteko onarpena eta erabakitzeko askatasuna
- kontratuaren elementuen negoziazioa
- konpromisoen jarraipena
Kodozentzia
Irakasleek elkarrekin modu kooperatu batean jardutean datza. Jada ez dira programazioa koordinatzera mugatu behar, baizik eta fisikoki ere elkarrekin aritu behar dute espazio berean.
Hainbat modu izan daitezke kodozentzia praktikan jartzeko: irakasle bat nagusia izan daiteke, eta bestea(k) laguntzaile hutsa; irakasle bat ikasle arruntekin, eta bestea behar bereziak dituztenekin; irakasleak paraleloan aritzea, baina koordinaturik, irakasle bat orokorra izatea, eta bestea gai batean aditua; gai desberdinetako irakasleak izan daitezke, diziplinartekotasuna lantzeko eta zeregin eta konpetentzia bereko bi irakasle, elkarlanean eta koordinazioan aritzen direnak.
Tutoretza pertsonalizatuak
Tutoretza pertsonalizatua. Ikasle bakoitzak eta tutoreak partekatuko duten tartea bere garapen emozional, sozial eta akademikoaz jarduteko, planak eraiki, errebisatu eta helburu eta hobekuntza proposamenak zehazteko.
IDU, Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsala
Eremu kurrikular bakarra eskaintzen duen hezkuntza eredua da, ikaskuntzaren oztopoak kenduz edo gutxituz, ikasle anitzei, desberdinei, erantzuna emateko aukerak eskainiz.
- Ez dago erabiltzaile mota bakar bat
- Diseinuaren abiapuntua aniztasuna da, eta aurretik diseinatzen da
- Erabiltzaile guztientzako aukerak hobetzen ditu
Dislexia On
Ikastolan, aniztasunari erantzuteko garatzen ari garen proiektuetako bat dugu Dislexia On izenekoa. Tolosaldeako beste hainbat ikastetxerekin batera martxan duguna, Dislegi elkarteko kideek gidatuta.
Proiektu honek, dislexia duten ikasleen beharrak eta behar horiei erantzuteko baliabideen ezagutza areagotzeko aukera ematen digu, irakasleriaren formazioan eta Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsalaren (IDU) printzipioetan oinarrituta.
Informazio gehigarria: