Skip to main content

HH2koek Amezketako Pello Zabalaren errotari bisita egin zioten

Irurako Ikastolakoekin batera Amezketako errotaren bitxikeriak ezagutu zituzten

Pello Zabala errota

Ederki ibili ziren HH 2ko umeak, Irurakoak eta Anoetakoak, Amezketako Pello Zabala errotan. Bertako Agurtzanek erakutsi zien errota zertarako erabiltzen zen, taloak egin zituzten, ondoren jan eta baita artaleak landatu ere. Gero herriko frontoian bazkaldu zuten eta parke eder batean jolasean bukatu zuten.

Oso giro onean eman zuten eguna gure gaztetxoek!

Kategoriak

Ekintza
Irura eta Anoetako HH1eko umeek goiz pasa bikaina egin dute Gaztelun: autobusez joan, parkean eta frontoian jolastu, animaliak ikusi eta hamaiketako ederra egin dute.
Elkarlana
Azaroaren 4an, Kataluniako Rella elkarteko ordezkarien bisita jaso dugu Anoetako Herri Ikastolan. Bisitaren ardatz nagusia gure ikastolaren eta herriaren arteko harremana ezagutzea izan da, eta komunitatearekin elkarlanean egiten duguna partekatzeko aukera izan dugu
Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina duenez,  bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko