Anoetako Herri Ikastolaren marko pedagogikoa Konfiantzaren Pedagogia izanik, konfiantzazko testuinguruak eskaintzen ditugu irakaskuntza-ikaskuntza prozesua era egokian gerta dadin, haurrak bere buruarengan eta besteengan konfinatza izan dezan eta modu horretan berezkoak dituen gaitasunak garatu ditzan.
Haur Hezkuntza 2-6 urteko ikasleak hartzen dituen etapa da. Adin tarte honetan haurraren garapen emozionala eta kognitiboa lantzen da.
Irudia: Yan Krukov
Pertsona bakoitza bakarra da, bere gaitasunekin, beharrekin eta zailtasunekin. Etapa honetan hauxe bilatzen dugu:
Konfiantza
Haur bakoitzaren baitan eta bere garapenean arreta bermatzea, haurrak beregan sinestu eta bere buruarekin konfiantza izan dezan baldintzak ipiniz.
Ingurune segurua
Ingurune segurua sortzea, haurra seguru eta konfiantzaz sentitzeko behar dituen baldintzak ezarriz.
Prozesu atsegina
Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua atsegina, eraginkorra eta arrakastatsua izatea, horretarako baldintzak eskainiz.
Metodologia
Metodologia aktiboa eta esperimentazioa bultzatzen ditugu, horretarako testuinguru egokiak eskainiz.
Zirkulazio librea
Haurrak ahalik eta era autonomoenean bere gaitasunak garatzen joaten dira, beraien bizipenetatik eta errealitatetik ikasten bait dute, beraien interesetatik: manipulatuz, sentituz, ukituz, eginez, mugituz, sortuz, imajinatuz, jolastuz, margotuz….
Mikroespazioak
Haurrak bere gaitasun eta interesen arabera erabiliko dituzten espazioak dira, bere garapen integrala eta ikaskuntza esanguratsuak ahalbitzeko diseinatuta daudenak.
Baso-eskola
Baso Eskolaren helburu nagusiak, jolas librea ardatz izanda, eta naturarekin kontaktu zuzenean egonik, mugimendua, sormena, erlazioak, pentsamendu abstraktua, eraiki/suntsitu, gozamena eta naturaren aldaketak azaletik sentitzea dira.
Kuku
Haur Hezkuntzan oinarrizko emozioak lantzeko, norberarenak ezagutzeko, kudeatzeko eta besteenak hobeto ulertzeko hezkuntza programa da, ahozkotasunean oinarritzen dena.
Innovamat
Matematikaren gaitasun-ikaskuntzaren alde egiten duen metodologia, elkarrizketan eta manipulazioan oinarrituta, mekanizaziorik gabe, bizipen erronketan oinarrituz eta estrategiak garatuaraziz.