Familiei zuzendutako formazioa
Guraso Eskolaren baitan, ikasturtero familiei zuzendutako hainbat jarduera proposatzen ditu Anoetako Herri Ikastolak, 2 urtetik 16 urtera bitarteko gai interesgarriak kontuan hartuta.

Proposamen hori egiteko, kontuan hartzen dira, besteak beste, ikastolako hezkuntza-proiektua eta ikasleen bilakaera-etapak.
Jorratutako gaiak
Azken urteotan, hauek izan dira Guraso Eskolan jorratu ditugun gai garrantzitsuetako batzuk:

Komunikazio ez bortitza

Hezkuntza afektibo-sexuala

Pantailak eta sare sozialen erabilera

Mindfulness

Haurraren garapena

Nerabezaroa, aldaketa aroa

Ikasketak aukeratzeko orientazioa