Etengabeko hobekuntzan
Ezinbestekoa eta beharrezkoa da hezkuntza eraldatzeko prozesuaren ebaluazioa sistematikoki eta koherentziaz egitea.
Ebaluazio mota
Hiru ebaluazio mota bereiztu behar ditugu:
Prozesuaren ebaluazioa
HABI ezartzeak hainbat aldaketa ekarriko ditu antolaketa, ebaluazio, metodologia edota rolei dagokionez. Ikasturtero egindako aldaketa hauen inguruko balorazioa egin beharko dugu gabeziak eta puntu arrakastasuak detektatu eta doikuntzak egiteko.
Kanpo ebaluazioa
Egindako aldaketa hauek guztiak, ikasleek Ikastolan biziko dituzten esperientziak, Pertsona Ereduaren ezaugarriak lortzeko norabidean jarri nahi ditu. Eta aipaturiko esperientzia horiek lortu al dute pertsona kooperatiboagoak izatea? edo humanoagoak? edo euskaldunagoak? Hainbesteko ahalegina eskatzen duen egitasmoak ezin du emaitzarik gabe geratu. Zentzu honetan, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatearen laguntzaz gure ikasleen ezaugarriak behatu eta neurtzeko tresnak garatzen gabiltza tesi doktoral baten baitan. Tresna hauek etapa amaieretan ikasleen bilakera zehazteaz gain, ezarri dugun Pertsona Eredura gerturatzen ari ote garen ala ez eta zein modutan neurtzeko aukera emango digu.
Ebaluazio Hezigarria
Ikasleek euren garapenerako izango duten tresna nagusia. Irakasleek ere 360ºko ebaluazioaren haritik, euren plan pertsonal, helburu eta erronkak definitu eta ebaluatuko dituzte ikasturtez ikasturte.