“Hizkuntza lidergoa ikastetxean”an izan da aurtengo ekimenaren leloa. Aste honetan izan da saioa, azaroaren 12an, Gasteizko Jesus Guridi musika konserbatorioan
Irura eta Anoetako HH1eko umeek goiz pasa bikaina egin dute Gaztelun: autobusez joan, parkean eta frontoian jolastu, animaliak ikusi eta hamaiketako ederra egin dute.
Azaroaren 4an, Kataluniako Rella elkarteko ordezkarien bisita jaso dugu Anoetako Herri Ikastolan. Bisitaren ardatz nagusia gure ikastolaren eta herriaren arteko harremana ezagutzea izan da, eta komunitatearekin elkarlanean egiten duguna partekatzeko aukera izan dugu
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina duenez, bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko
Familiek ikastetxearen pedagogia-lerroa zuzenean ezagutzeko unea izan dute. Seme-alabek gelan zer, nola eta zergatik aurrera eramaten dituzten proiektuak konpartitu da bertan izandakoekin
Itsasoa gara PROI bukatu berria dute DBH3koek eta bertan ikasitakoak zuzenean ezagutu eta lantzeko aukera ezinhobea izan dute Pasai San Pedro itsas herrira egindako bisitan
Kalexka elkarteak esku-hartze soziohezitzaile, psikosozial eta prebentzio komunitarioko zerbitzuak kudeatzen ditu Anoetako Udalarekin elkarlanean eta horren harira gure patio garaian urriko eta azaroko egun batzuetan ikasleekin elkar ezagutza landuko du
Besteen artean, ikasturte honetan ikasle bakoitzak berak nahi duen gertuko hildakoa gogorarazteko aukera izango du Doluaren Zuhaitza dinamikaren bitartez. Gogoratu larunbatean 18:30ean ekimena izango dela herriko plazan