Skip to main content

Instalazioak

Ikastolako eraikina

Ingurune pribilegiatu batean kokatua

Anoeta herrian kokatuta, naturaz inguraturik dago Anoetako Herri Ikastola. Inguru ederraz gozatzeko aukera dute gure ikasleek.

Hezkuntza etapa guztiak eraikin bakarrean biltzen dira, etapa bakoitzak adinari egokitutako eremua duelarik. 

Anoetako Herri Ikastolan berritzaileak izan gara beti eta horregatik 2018. urtean hausnarketa prozesu bat abiatu genuen, Ikastolako eraikina eraldatuko zuena. Hasieratik oso argi izan genuen: espazio berriek XXI. mendeko hezkuntza eskakizun berriei erantzun behar zieten. Hau da, espazio berriak pedagogiaren eta hezkuntzaren beharren zerbitzura jarri nahi genituen. 

Honela, 2019. urtean eta Ikastolaren 50. urteurrenarekin bat eginez, eraikinaren zaharberritze lanak egin eta zati berri bat erantsi genion. HH eta LHko espazioak berritu eta egokitu genituen, Konfiantzaren Pedagogiaren zerbitzura jarriz. Haurrarekiko begirada izan genuen kontuan espazio hauen diseinuan: ikaslea erdigunean jarrita, espazio aktiboak sortu ditugu, haurren izaera anitzak kontuan hartuz eta haien oinarrizko beharrei erantzunez.

Haur Hezkuntzako eremuak

HH espazioak 1
HH espazioak 2
HH espazioak 3
HH espazioak 4
HH espazioak 5
HH espazioak 6

Lehen Hezkuntzako eremuak

LH espazioak 1
LH espazioak 2
LH espazioak 3
LH espazioak 4
LH espazioak 5
LH espazioak 6

Kanpo instalazioek eta patioak, berrriz, ingurune naturalarekin bat egiten dute. Belardiek eta zuhaitzek joku sinbolikorako, motrizitatea lantzeko eta naturarekin bat egiteko aukera zabala ematen diete gure ikasleei. Ikastolako baratzeak eta negutegiak ere hartzen dute kanpo espazioaren zati bat. Horrez gain, biltzeko guneak ere topatu ditzakegu kanpo espazioan, baita aterpe zabal bat eta talde lanerako mahaien eremua ere.

Azkenik, bertan ditugun Anoetako Abraham Olano Udal Kiroldegia eta Mikelasagasti Udal Auditorioa ere baliatzen ditugu bai kirol jarduerarako baita kultur ekintzetarako ere.

Ikastola bertatik bertara ezagutzeko, jarri harremanetan gurekin eta adostuko dugu hitzordua.