Euskararen erabilera eta kalitatea indartuz
Euskararen erabilera bultzatzea eta kalitatea hobetzea helburu duen proiektua da. Ikastolan ibilbide luzea duen izaera globaleko proiektua da, hau da, ikasleak ez ezik, irakasleak eta familiak ere barnebiltzen ditu.
Euskaraz ikasteaz harago, euskaraz bizitzearen aukera kontzientea egingo duten euskaldun eleanitzak heztea da Anoetako Herri Ikastolaren xedea.
Hizkuntz proiektuak ikastolan lantzen diren hizkuntzen irakaskuntza eta erabilerari egiten die erreferentzia, beti ere euskara ardatz hartuta.
Irudia: Ikasbil
Helburuak
Helburuak honako hauek dira:
Formazio euskalduna eskaintzea
Euskaldun eleanitzak heztea
Hezkuntza komunitatean bizitza euskaraz gauzatze
Euskararen normalizazio prozesuan eragile izatea
Aipatutako helburu hauek aurrera eramateko, eremu pedagogikoa eta eremu instituzionala kontuan hartu behar dira. Eremu pedagogikoak irakaskuntza eta ikaskuntza prozesu guztiak biltzen ditu. Eremu instituzionalak, berriz, ikastetxearen funtzionamendu organoak, familia, Udala… hartzen ditu bere baitan.
Ekintzak
Hona hemen egiten ditugun ekintzetako batzuk:
Komunikazio hizkuntza euskara
Barne eta kanpo harremanetarako komunikazio hizkuntza euskara izan dadin bermatu.
Euskararen erabileran eta kalitatean eragin
Formazioa eta proiektuak
Formazioa jaso eta proiektu desberdinak garatu (Eragiten proiektua adibidez, EHI eta HUHEZIren gidaritzapean)
Euskara Elkartea
Ikastolako Euskara Elkartea dinamizatu, ikasleak ahalduntzeko eta beraien parte-hartzea indartzeko.
Ekintzak
Ikasturtean zehar ekintza desberdinak planifikatu eta gauzatu, ikasleei, familiei eta herriari zuzendutakoak.
- Euskararen Eguna ospatu
- Gaubeltza eguna antolatu eta lanketa egin
- guraso EUSLE ekimena bultzatu
- Euskaraldian parte hartu eta bultzatu
- etab.
Iratxulo
Iratxulo Anoetako Euskara Taldearekin asteroko koordinazioa eta lankidetza mantendu.
Euskal kultura indartu eta zabaldu
Euskal kultura indartu eta zabaldu, gure kulturaren adierazgarri diren ekintzak burutuz (San Tomas eguna, Gabonetako kantu eskea, Santa Ageda bezperako kantu eskea, Inauterietako jaialdia eta Ostegun Gizena, Herriko jaietako danborrada,...)
Informazio gehigarria:
Hizkuntz Proiektua zer den azaltzen duen bideoa:
2022-23 Hizkuntz Proiektua
Nie Nafarroako Ikastolen Elkartea