Ikaslearen irteera profila
Ikastolara 2 urterekin euren seme-alaba dakarren familiak, Ikastolak, euren seme alabei bizitzea egokituko zaien etorkizuneko mundurako prestatuko dituenaren konfiantza osoa du. Familen konfiantza hori, erantzukizun bihurtzen da ikastolako profesionalengan.
Zer beharko dute gaur egungo ume eta gazteek hemendik 15-20 urte barruko munduan modu egokian bizi ahal izateko?
Irudia: Alexander Dummer
Galdera honen bueltan pentsatzen eta hausnartzen jarri gara komunitateko sektore ezberdinak, ikasleak, familiak eta ikastolako profesionalak nola ez. Guztion artean ikaslearen irteera-profila edo pertsona eredua definitu dugu. Pertsona ereduak, gure ustez 2040ean edonork beharrezko izango dituen bereizgarri eta ezaugarriak biltzen ditu.
Pertsona-ereduaren ezaugarriak eta hauen definizioak zehazteaz gain, ezaugarri bakoitza behatu eta ebaluatzeko inpaktuak idatzi ditugu. Zer dira inpkatuak? Ikasleek orduak eta orduak igarotzen dituzte ikastolan. Bertan esan eta batez ere egin eta jokatzeko dugun moduak eurengan eragin bat du. Inpaktu bat du. Inpaktu honek baliteke soilik jokabide mailakoa izatea. Hau da, ikasleek ikastolan entzun, ikusi edo ikasi dutenarekin modu konkretu batean jokatzen dute.
Beste kasu batzuetan ikasu, entzun edo ikusi eta bizi dutenak eurengan inpaktu sakonagoa izan dezake eta euren jokabidea justifikatu eta zergatia azaltzeko gai izan daitezke. Kasu horretan jokabide mailan ez ezik, ulermen mailan ere inpaktatu dugula esango dugu. Azkenik baliteke inpkatuak marko mentaleko maila izatea. Kasu honetan jaso duenak Ikastolako eremuetatik kanpo ere modu konkretu batean jokatzera eta azalpenak ematera bidera dezake. Kasu honetan inpkatua marko mentalekoa litzatekeela esango genuke.
Jokabide -edo portaera- inpaktuak
Pertsona baten egiteko edo jokatzeko moduak aldatzea dakarten inpaktuak dira. Zer egiten du? Nola jokatzen du?
Ulermen- edo ikaskuntza-inpaktuak
Portaera egonkorragoa dela eta pertsona horrek modu jakin batean jokatzeko beharra eta/edo garrantzia ulertu duela adierazten digute. Zer pentsatzen du? Zer argudio erabiltzen ditu?
Marko mentaleko inpaktuak
Inpaktu sakonak dira, pertsonaren sinesmenetan, balioetan kokatzen dira. Bere egiten ditu portatze-ko moduak, barne-prozesu baten ondorioz pentsatzeko moduak, eta, horren ondorioz, ia beti modu berean jarduten du, testuingurua edozein dela ere, bere marko mentalean txertatu duelako. Nola jokatzen du eta zer uste, sentitzen, baloratzen du?