Skip to main content

DBH1eko ikasleek onddo eta perretxikoen bilketarako aukera izan dute

Aralarreko Parkean,  Tolosako Casino Elkartearen eskutik, ekimena burutu dute

Ikasleek bildutako onddo eta perretxikoak

Tolosako Casino Elkartearen ekutik, Tolosaldeko DBH1eko ikasleek onddoek eta perretxikoek ekosisteman eta bizi-zikloan duten garrantzia ezagutzeko, ostiral goizean Aralarreko parkera abiatu dira. Autobusez behin beratara ailegatuta antolakuntzako kideen laguntzarekin, bilketarako inguruak zehaztu ondoren, jasotako onddo eta perretxikoak entregatu eta arratsaldez egingo den erakusketan jarri dira. Aranzadik egin du sailkapena eta ikasleek bertaratzeko aukera ere izan dute.

Naturarekiko errespetua eta zaintzarako urrats bat besterik ez da goian aipatutako ekintzaren helburua. Natura denona da eta zaindu dezagun!

 

 

Kategoriak

Ekintza
Anoetako ikasleek Lasarte-Oriako Xumela koruaren hogeigarren urteurreneko ekitaldian parte hartu eta Josu Txapartegi omendu zuten joan den igandean.
Euskara
“Hizkuntza lidergoa ikastetxean”an izan da aurtengo ekimenaren leloa. Aste honetan izan da saioa, azaroaren 12an, Gasteizko Jesus Guridi musika konserbatorioan
Euskara
Familiek hizkuntzen ikasketa-prozesuan duzuen garrantziaz aritzeko, Ikastolen Elkartetik antolatu dugun webinarrera gonbidatu nahi zaituztegu.