Skip to main content

Ostegun arratsaldez KiVa Egunari tartea eskaini diogu

LH eta DBHko ikasle guztiak panel erraldoi baterako zintzo lanean aritu dira

Ikasleak logoaren bueltan

Mundu osoan zehar erabiltzen den KiVa programa da gurean aspaldi martxan daukaguna. Zer da KiVa?. Bullying-aren aurkako programa da. KiVaren helburua bullying-ari aurrea hartzea eta bullying kasuei eraginkortasunez aurre egitea da. Hamarkadetan zehar bullying-aren eta haren mekanismoen inguruan egindako ikerketa zabalean oinarrituta dago programa. Hiru elementu nagusi ditu ardatz: aurrea hartzea, esku hartzea eta jarraipena egitea.

Ostegun arratsaldean LH eta DBHko ikasleek eguna gogorarazteko panel erraldoi baterako materiala osatu dute. Hasiera batean Anoetako plazan egitekoa bazen, eguraldi euritsuarengatik kiroldegian eraman da aurrera. Ikasle zaharrenek LHko geletara joan eta gidari papera hartuz, langundu egin die ikasle txikienei, beraien arteko lankideta eta elkar laguntza sustatuz. 

Kiroldegian mezuak eta aldez aurretik esleitutak kolore ezberdineko paperekin, logo erraldoia osatu da.

Argazkiak hemen

Kategoriak

Ekintza
LH6n, Ingeleseko irakasgaian, elikadura osasuntsua lantzeko, ikasleek sandwichak sortu, deskribatu eta dastatu dituzte
Ekintza
Irurako ikasleekin batera, Aste Santuko oporrak baino lehenago izan ziren bertako tailerretan parte hartuz
Bizikidetza
Berdinola programaren barruan, ikastetxeetan berdintasuna eta parekidetasuna lantzeko helburuarekin, gure LH1/2ko ikasleek hartu dute parte