Ikastolan oinarri dugun pertsona ereduaren bidelagun ulertzen dugu bizikidetza. Pertsonen arteko harreman osasuntsu eta naturalak garatzeko proiektua dugu.
Bizkidetzaren barnean hainbat atal lantzen ditugu: gizarte trebeziak, talde kohesioa, lagunen arteko harremanak, irakasle eta ikasleen arteko harremana eta gatazken kudeaketa.
Gatazka ezinbestekoa da pertsonaz inguraturik bizi bagara eta hauei aurre egiteko eta kudeatzeko moduan trebatzea da gakoa.
Horregatik, eguneroko bizitzan sortzen diren gatazkaz eta horien kudeaketaz baliatzen gara oinarritzat dugun pertsona eredua lantzeko.

Baliabideak
Aipatu guztia lantzeko hainbat baliabidetan oinarritzen gara:
Komunikazio ez Bortitza
Komunikazio Ez Bortitza (KEB) Marshall B. Rosenberg-ek garatutako modeloa da. Enpatiaz entzun eta zintzotasunez adierazteko aukera ematen du, lehenago edo geroago norberaren beharrizanak eta besteen beharrak kontuan hartzea ahalbideratuz.
Sintoma, iritzi, kexa, emozio guztiak, zerbait garrantzitsua adierazteko giza izaerak bidaltzen dizkigun mezuak dira: arreta eskatzen duten beharrak daude!
Gure harremanetan, lotura-kalitate handia sortzeko helburuak gatazkak konpontzen laguntzen du, lankidetzarako bidea irekiz.
Golden 5
Proiektuaren oinarri nagusia ikasleen ezaugarri positiboak suspertzea da. Guztiek beraien buruak “golden” (urrezko inglesez) sentitu ditzaten, hau da, taldearen barruan nabarmentzeko gaitasun nahikoekin.
Irakasleek oinarrizko bost eremu landu behar dituzte: gelaren kudeaketa, harremanak eraikitzea, gelako-giroa, ikaste egokia eta eskola-familia harremanak.
Probentzioa
Probentzioak, pertsonei eta taldeei gatazkari aurre egiteko beharrezko gaitasunak ematean datza. Probentzioa eta prebentzioa ez dira gauza bera. Prebentzioaren helburua gatazkei aurrea hartzea da, gatazkak saihestea.
Probentzioaren helburua ordea, gatazkak iristen direnerako haiei nola aurre egin ikastea da eta haien larritasuna txikitzeko aurretik lan egitea.
Probentzioa pixkanaka landu behar da, azaleko alderdietatik hasi eta bere buruaren eta beste pertsonekiko harremanaren alderdi sakonenetaraino.