Skip to main content

Ikaskuntza esperientzia motak

Aurretik Pertsona Ereduaz aritu gara eta baita ikastola eta bere jardun pedagogikoa zehaztuko duten Oinarrizko Hezkuntza Ildoez ere. Bistan dago ikasleek denbora dezente pasatzen duela ikastolan eta egin eta esaten dugun guztiak eurengan eragin edo inpaktu zuzena duela. Hori jakinik, zergatik ez bideratu gure esan eta bereziki jarduna guk nahi dugun Pertsona eredua garatzen laguntzeko norabidean?

Ikasle bat kritikoa izan dadin, edo heldutasun afektiboa izan dezan, zeintzuk izan daitezke Ikastolan pasatzen duen denboran ezaugarri hauek garatzen lagunduko dioten espereintzia ezberdinak? Zer bizi behar du ikasleak hori garatzeko?

Helene eskolan

Ikaskuntza Esperientzia Motak

Hauek dira definitu ditugun Ikaskuntza Esperientzia Mota ezberdinak:
 

Hexagonoa


KLIK

Ikastolako martxara eta dinamikara egokitzeko trantsizio denbora da. Esperientziaren helburuak hauek dira: ikasleak eta irakasleak arreta aktibatzea, euren egoera emozionalaren jabe egitea, talde kohesioa sustatzea, eguneko gertakari edo efemerideen inguruan hasunartzea eta eguna edota astea prestatzea edota itxiera ematea.

Hexagonoa


PROI

Ikasleei egoerak edota erronkak planteatzen dizkiegu, hauek bitarteko ezinhobeak direlako errealitatea ulertzeko eta metodo zehaztekin lan egitera behartzen gaituzte: behaketa, esperimentazioa, arazoak ebazteko estrategiak, …Ingurue hurbil edo ez hain hurbileko beharrei erantzutea da helburua eta horrela, ikasleek ingurua eraldatzeko eduki-baliabide jakin batzuk eta trebetasun jakin batzuk baliatzen dituzte eta inguruan eragile aktibo izan daitezkeela esperimentatzeko aukera daukate.

Hexagonoa


GPS

Ikasleak hazteko duen gaitasunean jartzen dugu arreta, norberaren autzoezagutzan sakontzen dugu. Norberaren gaitasunak, beldurrak ea zailtasunen onarpena, kudeaketa eta garapena, norberaren irudi doituaren eraikitzea, harremanak, … gizakiaren dimentsio ezberdinak ezagutu eta modu praktikoan bizi eta esperimentatzean datza.

Hexagonoa


LAB

Esperimentatzeko, manipulatzeko sortzeko eta modu ezberdinetan adierazteko aukera eskaintzen die ikasleei. Eginez ikasteko aukera dute. LAB mota ezberdinak daude, batzuk konpetentzia espezifiko batzuk landu eta ezagutzea dute helburu, beste batzuek PrOIetako beharrei erantzuten die. Badaude libreagoak eta aukera ezberdinak eskaintzen dituztenak edo komunitatearen festa eta beharrei erantzuteari bideratuak.

Hexagonoa


SAKON

Modu isolatuan landu daitezkeen ulermenerako eta mekanizaziorako prozedurak sartzen dira hemen. Horrela, hizkuntzei (euskara, gaztelera eta inglesa) eta hizkuntza matematikoari eskaintzen diogun tartea da.

Hexagonoa


LURREKO

Saio hauek naturan murgildu eta ingurugiroaren zaintzan sakonduz, hezkuntza ekologiko aktiboa sustatzea du helburu. Basoan kooperatu, esploratu, ikertu, jolastu, esperimentatu, sentitu, … daiteke eta esplorazio-jarduerak,edota inguruko landareria, zuhaitzak, hegazti, narrasti eta bestelakoak aztertu. Baita ekosistema ezberdinak bisitatu hondartzak, erreka-guneak, basoak, aintzirak, … eta gurea dugun baratza zaindu eta baratzatik ikasi.

Hexagonoa


BAT

Batera Aritzeko Tarteak dira, talde kohesioa, elkarzaintza, gatazken kudeaketa zein gai ezberdinen lanketa talde handian egiteko uneak.

Hexagonoa


BIDEAN

Tutoretza pertsonalizatua. Ikasle bakoitzak eta tutoreak partekatuko duten tartea bere garapen emozional, sozial eta akademikoaz jarduteko, planak eraiki, errebisatu eta helburu eta hobekuntza proposamenak zehazteko.

Hexagonoa


MUGI

Motrizitatea eta jarduera fisikoa bermatuko duten uneak dira.