Skip to main content

Historia

1969

1969ko otsailean sortu zen Anoetako Herri Ikastola, 23 ikaslerekin, parrokiak utzitako lokal batean.

60. hamarkada

1971

Anoetako Herri Ikastolak ofizialtasuna lortu zuen.

70 hamarkada

1980

1980ko irailaren 8an, Anoetako Herri Ikastola Kooperatiba Elkartea sortu zen.

1981-1982

Ikasturte honetatik aurrera gure ikasleek Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko ikasketak (6-14 urte) Ikastolan jarraitu ahal izan zituzten.

1984-1985

Ikastolak gurasoak euskaraz alfabetatzeko Gau Eskola antolatu zuen lehen aldiz. Lau ikasturtez iraun zuen. 

1987-1988

Ikastolarentzat erabateko garrantzia izan zuen ikasturte honek, egoitza berria errealitate bihurtu baitzen. Eraikitze lanak 1986ko martxoan hasi ziren eta Inaugurazio Ofiziala 1987ko azaroaren 15ean izan zen.

Era berean, hau izan zen Anoetako Herri Ikastolan OHOko ikasketa osoak egin zituen lehen promozioa atera zen ikasturtea.

1988

Bi urteko haurrentzako gela jarri zen Ikastolak San Juan kalean zituen lokaletan.

1990-1991

Anoeta eta Irurako Ikastolak, arlo pedagogikoan eta administratiboan bietako zuzendaritzak bat eginez baina titularitate desberdinei eutsiz, elkartu egin ziren. 

1993

1993ko otsailaren 19an Euskal Eskola Publikoaren legea onartu zen. Anoetako Herri Ikastolak, Batzar Orokorrean, sare publikoan ez integratzea erabaki zuen.

Batzar orokorra

1995-1996

Anoetako Herri Ikastolak DBHko (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza) baimena lortu zuen.

1998-1999 ikasturtean atera zen ikastolatik DBHko lehenengo promozioa.

1998

1998ko urriaren 4an Kilometroak Jaialdia ospatu zen Tolosaldean. Anoetako Herri Ikastolak antolaketan hartu zuen parte, bailarako Irurako Ikastola, Laskorain Ikastola eta Uzturpe Ikastolekin batera.

2003

EFQM kalitatezko kudeaketa ereduaren zilarrezko Qa lortu zuen Anoetako Herri Ikastolak.
 

2016-2017

Ikasturte honetan Ikastolako Hezkuntza Proiektua (IHPa) berritu zen, Konfiantzaren Pedagogiaren ildoak txertatuz.

2017-2018

Ikastolaren etorkizuneko beharrak aztertu eta Epe Luzerako Eraikinaren Aldaketa (ELEA) diseinatu zen. 2018ko udaran proiektuaren lehen fasea gauzatu zen, erakin zaharraren eremu batzuk berrituz eta eraikin berri bat gehituz.

2019

2019an Ikastolak mende erdia bete zuen eta urteurrena komunitatearekin batera ospatzeko ekitaldiak antolatu ziren ikasturtean zehar. 

Urtarrilaren 25ean eraikin berriaren inaugurazioa izan zen. 

2018-2019 ikasturtean DBHko etapa osoaren bikoizketa egonkortu zen. 

2021

Anoetako Herri Ikastola Kooperatiba Integral bihurtu zen, eta estatutu berriak 2021eko abenduaren 20an egindako Batzar Orokorrean onartu ziren.

2022-2023

HABI hezkuntza eredu pedagogikoa ezarri du ikastolak, LH3 eta DBH1 mailetan. Datozen ikasturteetan HABI  mailaz maila hedatzen joango da.