Skip to main content

Ataria

EUSKALDUNTZEN DUEN HEZKUNTZA, Erronkak eta estrategiak. Azaroak 18 Kursaal, Donostian

30. Jardunaldi Pedagogikoak

Agenda

Ekintza
Eskola Kirola
Gehiago irakurri
Ikastolen 30. Jardunaldi Pedagogikoak
Gehiago irakurri
Ekintza
DBH4 - Euskalabentura
Gehiago irakurri
Euskara
DBH 4 - Euskara abentura
Gehiago irakurri

Albisteak

Ekintza
Anoetako ikasleek Lasarte-Oriako Xumela koruaren hogeigarren urteurreneko ekitaldian parte hartu eta Josu Txapartegi omendu zuten joan den igandean.
Euskara
“Hizkuntza lidergoa ikastetxean”an izan da aurtengo ekimenaren leloa. Aste honetan izan da saioa, azaroaren 12an, Gasteizko Jesus Guridi musika konserbatorioan
Euskara
Familiek hizkuntzen ikasketa-prozesuan duzuen garrantziaz aritzeko, Ikastolen Elkartetik antolatu dugun webinarrera gonbidatu nahi zaituztegu.

Bistan da aldaketa garaiak bizi ditugula. Kontua ez da hezkuntzak eraldatu behar duen ala ez, baizik eta zein sakontasunarekin eta zein begiradapean eraldatu behar den. 

XX mendea jardueran eta ekoizpenean zentraturiko garaia izan zen, hezkuntza unibertsalizatu eta guztioi patroi berapean edukiak sartu eta formatzekoa. 

XXI mendea berriz, krisi ezberdinak eta globalizazio prozesuak tarteko, pertsonan eta haren zaintzan zentratzeko garaia da, norberaren talentuak atera eta hezkuntza pertsonalizaturantz joatekoa. 

Testuinguru honetan, HABI, Anoetako Herri Ikastolak osatu duen etorkizunerako hezkuntza proposamena da. 

Abiapuntua noski gure zereginean du. Euskara eta Euskal Herria ardatz izanik, ikasleak bizitzea egokituko zaien mundurako prestaketa eta baliabide egokiak jasotzean eta haietan trebatzean. Ikusmira, berriz, Konfiantzaren Pedagogian ezartzen du. Ezagutu nahi?

Erreproduzitu bideoa