HABI, etorkizunerako hezkuntza proposamena
Bistan da aldaketa garaiak bizi ditugula. Kontua ez da hezkuntzak eraldatu behar duen ala ez, baizik eta zein sakontasunarekin eta zein begiradapean eraldatu behar den.
XX mendea jardueran eta ekoizpenean zentraturiko garaia izan zen, hezkuntza unibertsalizatu eta guztioi patroi berapean edukiak sartu eta formatzekoa.
XXI mendea berriz, krisi ezberdinen eta globalizazio prozesuak tarteko, pertsonan eta haren zaintzan zentratzeko garaia da, norberaren talentuak atera eta hezkuntza pertsonalizaturuntz joatekoa.
Abiapuntua noski gure misioan du. Euskara eta Euskal Herria ardatz izanik, ikasleak bizitzea egokituko zaien mundurako prestaketa eta baliabide egokiak jasotzean eta haietan trebatzean. Bisioa berriz Konfiantzaren Pedagogian ezartzen du.
Eraldaketa prozesua eta ikastolon arteko elkarlana aurkezten duen bideoa.