Gure hautu pedagogikoa
Konfiantzaren Pedagogia pertsonaren gaineko ikuspegi positibo eta dinamikotik abiatzen da. Konfiantzan jartzen du arreta nagusia. Izan ere, oso garrantzitsua da gure ikasleengan autokonfiantza, hezitzaileekiko konfiantza, ikaskideekiko konfiantza eta inguruarekiko konfiantza lantzea, irakatsi eta ikasteko prozesua egokia, atsegina eta arrakastatsua izan dadin. Gure haurrek eta gazteek euren buruarengan, besteengan eta euren inguruan segurtasuna duten heinean garatuko dituzte beren gaitasunak.
Konfiantzaren Pedagogiak, autogestiotik, pertsonaren garapena eta eraldaketa soziala ditu helburu.
Bere esku-hartzea hiru eremuetara zabaltzen da: pertsonaren zaintza eta garapenerako baldintzak, testuinguruaren baldintzak eta ikas-irakaskuntzaren baldintzak.
Informazio gehigarria:
Konfiantzaren pedagogia
Arizmendi ikastola
Konfiantza, azpimarran
Lorea Agirreren eta Amaia Anteroren arteko elkarrizketa