LH 1, Ekain-berri (Zestoa)
Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek egun osoko irteera egingo dute Zestoara, gelan landuko duten "Lehen Gizakiak" gaiarekin lotuz.
Hori dela eta, Ekain-berrira egingo dute bisita.
Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek egun osoko irteera egingo dute Zestoara, gelan landuko duten "Lehen Gizakiak" gaiarekin lotuz.
Hori dela eta, Ekain-berrira egingo dute bisita.
Guraso Eskolaren eskaintzaren barruan, Nerea Mendizabalekin Komunikazio Ez Bortitzan sakontzen jarraitzeko aukera izango dute Irurako eta Anoetako Herri Ikastolako familiek.
Gaurkoa da ikasturte honetako azken saioa, 15:15etik 16:45era, Anoetako Herri Ikastolan.

Guraso Eskolaren eskaintzaren barruan, Nerea Mendizabalekin Komunikazio Ez Bortitzan sakontzen jarraitzeko aukera izango dute Irurako eta Anoetako Herri Ikastolako familiek.
Gaurkoa bigarren saioa izango da, 15:15etik 16:45era, Anoetako Herri Ikastolan.
Martxoaren 28an izango da azkenekoa.

Guraso Eskolaren eskaintzaren barruan, Sexune taldearen eskutik sexualitatearen gaian sakontzen jarraitzeko aukera izango dute Irurako eta Anoetako Herri Ikastolako familiek.
Formazio saio edo tailer hauek seme-alaben adinaren arabera sailkatu ditugu: 0-7 urte bitarteko gurasoentzat alde batetik, 8-12 urteko gurasoentzat bestetik eta DBHko gurasoentzat azkenik.
Gaurkoa DBHko gurasoentzako lehenengo saioa izango da, 17:30etik 19:00etara, Anoetako Herri Ikastolako Lizarbakar eremuan.
Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek egun osoko irteera egingo dute Donostiara, gelan lantzen ari diren "Boga-boga marinela" gaia baliatuz.
Euskal arrantzaleen historia lantzen ari diren honetan, Donostiako Itsas Museora egingo dute bisita.