Skip to main content

LH2koek Anoetako herria ezagutzen erakusketa aurrera eraman dute

Kidetzearen bitartez, LH1eko ikasle eta gurasoei aurkeztu diete

Erakusketa aurrera eraman zuten ikasleak

Azken asteetan LH2ko ikasleak buru belarri lanean aritu dira Anoetako herria ezagutzen erakusketa prestatzen. Horretarako herriaren sorrera, kokapena, biztanleria, monumentuak, baserriak, kultura eta festen inguruko ikerketa sakona egin dute. Lanak amaituta, LH1eko ikaskideei eta gurasoei erakusketa aparta aurkeztu diete. Bertan irudi batzuk:

Kategoriak

Kidetzea
Ingelesa modu esanguratsuan ikaste aldera, LH6ko ikasleak etapa bereko geletara joan dira eta hizkuntz horretan sortu eta egindako norberaren aurkezpenak beste ikasleekin partekatu dituzte.
Ekintza
Ostiral arratsaldean, LH4ko ikasleek ogia egiteko urratsak ikasi eta praktikan jarri dituzte Irakineko sukaldariaren laguntzarekin
Ikastola
Urriaren 14an, Lekeitioko eta Bergarako ikastolek gure ikastetxea bisitatu zuten, Ikastolen Elkartearen aholkularitza programaren barruan, gure hezkuntza eta pertsona eredua bertatik bertara ezagutzeko.