Barne Araudiaren zirriborroaren lanketa
2021eko abenduko Batzar Orokorrean Anoetako Herri Ikastolako Kooperatiba Integralaren estatutu berriak onartu ziren.
2021eko abenduko Batzar Orokorrean Anoetako Herri Ikastolako Kooperatiba Integralaren estatutu berriak onartu ziren.
Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna da, euskararen aldeko ospakizun eguna.
Hori dela eta, gaurko eguna ospakizun eguna izango da ikastolan. Hemen egitaraua:
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren “Don’t be Dummy" (Zuk ez duzu ordezkorik) programa ibiltariak trafiko-istripuak prebenitzeko helburua dauka eta Euskadiko ikastetxe ez unibertsitarioetako gazteei zuzenduta dago.
“Don’t be Dummy” ekitaldiaren elementu garrantzitsuena lehen pertsonan kontatutako testigantzak dira, trafiko istripuen inguruan hitz egiten duten suhiltzaile, udaltzain eta bizkar-hezur muineko lesioa duen biktima batek.
"Ispiluari begira" tailerraren helburua, gurasoak eta haurrak elkarrekin hizkuntzaren inguruan hausnartzea da. Horretarako, saioak bi zati izango ditu, lehenengoan haurrek eta gurasoek lanketa bana egingo dute, talde bakoitzak bere aldetik.
Guztiok partekatzen dugu kezka euskararen erabilera izaten ari den bilakaerarekin. Era berean, denon esku dago hizkuntza ohituretan eragitea, baita elkarrizketetan euskarari eustea eta eusten laguntzea ere.