Skip to main content

Ikastolaren Egunean berrikuntzak izango ditugu

Maiatzaren 24an Anoetako Herri Ikastolaren Eguna ospatuko dugu. Guraso, langile, irakasle eta ikasleak denok batera gure jaia ospatuko dugu, aurten hainbat berrikuntzekin

Ikastolaren Eguna 2026

Ikasturte honetako Ikastolaren Egunean hainbat izango dira martxan jarriko diren berrikuntzak:

  • Bertan ditugun familia berriei ongietorria 11:00etan.
  • Eguraldi ona izanez gero, Ikastolako eremuan izango da jaia, bazkaria barne.
  • Bazkariak plater bakarra izango du, oilaskoen (halal) paellarekin osatuta.
Ekintza
Irura eta Anoetako HH1eko umeek goiz pasa bikaina egin dute Gaztelun: autobusez joan, parkean eta frontoian jolastu, animaliak ikusi eta hamaiketako ederra egin dute.
Elkarlana
Azaroaren 4an, Kataluniako Rella elkarteko ordezkarien bisita jaso dugu Anoetako Herri Ikastolan. Bisitaren ardatz nagusia gure ikastolaren eta herriaren arteko harremana ezagutzea izan da, eta komunitatearekin elkarlanean egiten duguna partekatzeko aukera izan dugu
Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina duenez,  bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko