Skip to main content

ELKARTASUN MALETA ekimena, saharar herriaren alde

Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina badu prozesu horretan eta bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko

Elkartasun maleta

Saharako “Elkartasun maleta” ekimena: Udaletik martxan jarri nahi den proiektua da. Herritarren artean saharar herriaren errealitatea ezagutaraztea eta gure udalerriak harekin duen senidetze-harremana sendotzea da ekimen honen helburua. Ikastolak funtsezko zeregina izan dezake prozesu honetan, balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko duen gaitasunagatik. Ekimenean LH1-DBH4ko ikasleek hartu dute parte. Partehartze honek hiru helburu nagusi ditu:
▪    Ezagutzea: Saharar herriaren historioa, egoera soziala eta errealitate humanitarioa ezagutzea.
▪    Partekatzea: gure udalerria nolakoa den, zerk identifikatzen gaituen eta nola bizi garen erakustea.
▪    Elkartzea: Saharar herriarekin lotura sortzea, gutunen, marrazkien eta mezu pertsonalen bidez.
▪    Egindako lanak maleta batean sartu eta Egoitzek eramango ditu Saharara azaroaren 13an.

Ikastolan horrelako burutu dugu:
▪    LH1-2: Hau da nire herria (marrazkiak, koloreak,esku-markak inguruko leku eta pertsona garrantzitsuen irudikapenak).

▪    LH3-4: Marrazkiak eta esaldi errazak, Anoeta deskubritzeko erabili lituzkeenak, gustuko dituzten lekuak eta eguneroko bizitza azalduz.

▪    LH5-6:Gutunak saharar haurrei, gure udalerria nolakoa den, zer egitea gustatzen zaien eta zer partekatu nahi duten kontatzeko.

▪    DBH1-4: mezuak, galderak eta hausnarketa, saharar herriari, bizikidetzari, giza eskubideei eta elkartasunari buruz.

“Elkartasun maleta” ekimen honen baitan azaroaren 4tik 13ra, “Mendebaldeko Sahara, Lurralde okupatuak” erakusketa egongo da ikusgai Anoetako liburutegian, liburutegiko ohiko ordutegian. Bestetik, azaroaren 6an, ostiralean, 17:30ean, Zimiterioan, “Anoeta-Echraifia senidetzea eta Mendebaldeko Sahararen errealitatea 50 urteko okupaziopean” izeneko solasaldia egingo da. Saioan, Garazi Hach Embarek izango da gurekin, Saharar herriaren errealitateaz hitz egiteko.

Solasaldiaren ondoren, 18:30ean elkartasun argazki herritarra aterako dugu.
 

Kategoriak

Ekintza
Familiek ikastetxearen pedagogia-lerroa zuzenean ezagutzeko unea izan dute. Seme-alabek gelan zer, nola eta zergatik aurrera eramaten dituzten proiektuak konpartitu da bertan izandakoekin
Ekintza
Gure ikasleak izan diren bi kirolarien bisita izan dugu Ikastolan: Ane Sanchez arraunlaria eta John Cabang 110 metro hesiko korrikalariarenak
Bizikidetza
Jolasaren bitartez, Tolosaldeako Hondakinen Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute LH5eko ikasleek