Skip to main content

Gaztelun izan dira HH1ekoak

Irura eta Anoetako HH1eko umeek goiz pasa bikaina egin dute Gaztelun: autobusez joan, parkean eta frontoian jolastu, animaliak ikusi eta hamaiketako ederra egin dute.

HH1ekoak Gaztelun

Gaur,  Irura eta Anoetako Ikastoletako HH1eko ikasle eta irakasleak goiz pasa bikaina egin dute Gaztelu herrian.  Elkarrekin ederki ibili dira Irurako bi Ikastoletako umeak. Joan-etorria autobusez egin dute. Bertako parkean eta frontoian jolasean aritu eta bertako baserri eta animaliak ikusiz paseotxoa eman dute. Hamaiketako ederra egin ondoren autobusez itzuli dira ikastolara.

Kategoriak

Elkarlana
Azaroaren 4an, Kataluniako Rella elkarteko ordezkarien bisita jaso dugu Anoetako Herri Ikastolan. Bisitaren ardatz nagusia gure ikastolaren eta herriaren arteko harremana ezagutzea izan da, eta komunitatearekin elkarlanean egiten duguna partekatzeko aukera izan dugu
Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina duenez,  bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko
Ekintza
Familiek ikastetxearen pedagogia-lerroa zuzenean ezagutzeko unea izan dute. Seme-alabek gelan zer, nola eta zergatik aurrera eramaten dituzten proiektuak konpartitu da bertan izandakoekin