Skip to main content

DBH4ko Orientaziorako bi ekimen ezberdinak

Astearte arratsaldez gure ikasle ohien bisita izan dute, beraien esperientzia akademiokoak azalduz eta Donostiako Gela Hezkuntza Azokari ere bisita egin diote

Ikasle ohien bisita

Astearte arratsaldean gure Ikastolan aritutako ikasleen bisita izan genuen. Ibilbide akademiko ezberdinen berri eman zizkieten gure DBH4ko ikasleei. Zuzeneko informazio hori baliogarria delakoan, ikasturtero beren bisita izaten dugu eta gure ikasleek azalpenetan arreta jarri eta galde-erantzunek ere bere tokia izaten dute. 

Ostiralean, DVk antolatzen duen Donostiako Gela Hekzuntza Azokan izan dira. Gune hori, familia eta ikasleei ibilbide akademiko eta profesionalerako aukeraketan laguntzeko asmoarekin antolatutakoa da. Lanbide Hezkuntza/Unibertsitate ibilbideak, Ikasketen irteerak, praktika-munduaren azalpenak, atzerrira joateko aukera, ... izaten dira jorratzen diren gaiak.

 

Kategoriak

Ekintza
Irura eta Anoetako HH1eko umeek goiz pasa bikaina egin dute Gaztelun: autobusez joan, parkean eta frontoian jolastu, animaliak ikusi eta hamaiketako ederra egin dute.
Elkarlana
Azaroaren 4an, Kataluniako Rella elkarteko ordezkarien bisita jaso dugu Anoetako Herri Ikastolan. Bisitaren ardatz nagusia gure ikastolaren eta herriaren arteko harremana ezagutzea izan da, eta komunitatearekin elkarlanean egiten duguna partekatzeko aukera izan dugu
Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina duenez,  bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko