Skip to main content

Ikastolen Elkarteak ez du jarraituko ‘Eskola Bikaina Denontzat’ prozesuan

Prozesuak ez du bermatu benetako eztabaida, eragileen parte-hartze erreal eta duina, ezta segregazioari eta inklusioari buruzko erronkei serio heltzera ere. 

Eskola Bikaina Denontzat

Ikastolen Elkarteak ez du aurrerantzean parte hartuko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatutako “Eskola Bikaina Denontzat” mahaian. Hala adierazi diegu Elkarteko ordezkariok Hezkuntza Saileko arduradunei. Izan ere, prozesuak ez du bermatu benetako eztabaida, eragileen parte hartze erreal eta duina, ezta segregazioari eta inklusioari buruzko erronkei serio heltzea ere. Erabakia arduraz hartu dugu, azken hilabeteetako dinamika eta Sailak hartutako neurriak aztertu ondoren. ... gehiago irakurri

Ekintza
Irura eta Anoetako HH1eko umeek goiz pasa bikaina egin dute Gaztelun: autobusez joan, parkean eta frontoian jolastu, animaliak ikusi eta hamaiketako ederra egin dute.
Elkarlana
Azaroaren 4an, Kataluniako Rella elkarteko ordezkarien bisita jaso dugu Anoetako Herri Ikastolan. Bisitaren ardatz nagusia gure ikastolaren eta herriaren arteko harremana ezagutzea izan da, eta komunitatearekin elkarlanean egiten duguna partekatzeko aukera izan dugu
Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina duenez,  bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko