Skip to main content

Bisita pedagogikoa Madrilen: ikaskuntza eta inspirazioa partekatzen

Martxoaren 18tik 20ra bitartean, Anoetako Herri Ikastolako Pedagogia eta Zuzendaritza Taldeko hainbat kidek Madrilera bisita pedagogikoa egin dute

Madrilera bisita pedagogikoa

Bidaia aprobetxatzeko une egokia izan da, izan ere, gure ikastolan zubia zegoen bitartean, Madrilen lanegunak ziren; horri esker, gure eguneroko jarduerari ahalik eta eragin txikiena eginez, bertako eskolak martxan ikusteko aukera izan dugu, bai ikasleen bai irakasleen egunerokoan murgilduta.

Bisitan hiru ikastetxe ezagutzeko aukera izan dugu: Hermanos AmorĂ³s, Ideo eta Padre Piquer. Ikastetxe bakoitzean hezkuntza-proiektu interesgarriak eta berritzaileak ezagutzeaz gain, antolaketa, metodologia eta espazioen erabileran egiten ari diren eraldaketak gertutik ikusi ahal izan ditugu.

Bidaia oso aberasgarria izan da. Batetik, baieztatu dugu Euskal Herritik kanpo ere badirela gure antzeko eraldaketa prozesuetan murgilduta dauden ikastetxeak. Bestetik, etapa desberdinetarako ideia eta praktika berriak jasotzeko aukera izan dugu, gure ikastolan aurrera begira aplikatzeko baliagarriak izango direnak.

Esperientzia honek, zalantzarik gabe, gure hezkuntza proiektuaren garapenean ekarpen baliotsuak egingo ditu.

Kategoriak

Ekintza
Burdin Aroko herrixkan egiten ari diren indusketa lanak aurrez-aurre ezagutzeko aukera izan dute gure ikasle talde batzuek
Ekintza
Ikasleek bertaratzeko aukera izango dutenez, aldez aurretik egin beharreko matrikula zabalik dago.
Elkarlana

Azken ikasturtean zehar, Eskola Kirolaren inguruan hainbat zalantza eta eztabaida sortu dira, eta horrek aukera eman digu orain arteko eredua aztertu eta etorkizunera begirako erronkak identifikatzeko.