Skip to main content

Ikastolan eta herrian urriaren 31n Gau Beltza ospatu dugu

Ikastolaren maila guztietan azkeneko asteetan zehar lanketa ezberdinak egin dira

Ikastolan prestatutakoa aldarea Gau Beltza

HH

  • Gau Beltzaren inguruko ezagupenak.
  • Kalabazak hustu eta kandelak jarri.
  • Gaiarekin lotutako marrazkiak margotu, gela girotu.
  • Beldurraren inguruan hitz egi, abestiak kantatu.

LH

  • Urrian zehar Gau Beltzarekin zer ikusia dituzten abestiak kantatu.
  • Kalabaza bizkotxoa egiteko errezetak landu.
  • Mamu apaingarriak egin.
  • Hosto Oroigarria: hosto lehor batean gogoan duten gertuko hildakoaren izena idatzi.
  • Gau Beltzaren kontakizunak entzun.
  • Gau Beltza gaia hartuta Antzarra jokoan jolastu (LH3-4).
  • Urriaren 31ean performance egin Ikastolaren irteeran, 16:50ean (LH5-6).
  • Beldurraren inguruan hausnarketak bultzatu.
  • Herrian izango den Gau Beltzarako mozorroak, bota beharreko esaldiak, ... prestatu.

DBH

  • Euskal Kulturako ikasleek aurkezpenak egin: zer da Gau Beltza?; Nondik dator Gau Beltza?; Anoetan egingo den festa azaldu eta Ikastolan egingo diren ekintzak azaldu.
  • Hosto Oroigarria: hosto lehor batean gogoan duten gertuko hildakoaren izena idatzi.
  • Hainbat bideo ikusi
  • Eskeletoak, hilerriko harriak, beleak eta xagu zaharrak egin gero Ikastolaren kanpoaldean jartzeko.
  • testigantza ezberdinak entzun edota ikusi.
  • Euskara Elkartekoak urriaren 31ean arratsaldean kidetzeak zuzendu LH1-2-3 eta 4an.
  • Aleka musikariek performance-n parte hartu.

 

Informazio gehiago hemen.

Ikastolan egindako Performance

Kategoriak

Ekintza
Irura eta Anoetako HH1eko umeek goiz pasa bikaina egin dute Gaztelun: autobusez joan, parkean eta frontoian jolastu, animaliak ikusi eta hamaiketako ederra egin dute.
Elkarlana
Azaroaren 4an, Kataluniako Rella elkarteko ordezkarien bisita jaso dugu Anoetako Herri Ikastolan. Bisitaren ardatz nagusia gure ikastolaren eta herriaren arteko harremana ezagutzea izan da, eta komunitatearekin elkarlanean egiten duguna partekatzeko aukera izan dugu
Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina duenez,  bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko