Skip to main content

Webgune berria dugu!

Atal berriak eta diseinu erakargarria erabiltzaileen beharretara egokitzeko

webgune berriaren irudia

Joan den ikasturtean hasi genuen Ikastolako webgunea berritzeko prozesua.

Komunitatea osatzen dugun guztioi gure iritzia galdetzea izan zen lehen urratsa: webguneko zein eduki bisitatzen dugun gehien, zein maiztasunez, zein atal berri eranstea nahiko genukeen, ... moduko galderaz osatutako galdetegia pasa genuen.

Ondoren,erabiltzaileen iritzia kontuan hartuz, webgune berriaren diseinuari ekin genion: atalak, testuak, estetika,... 

Aste honetan argitaratu dugu webgune berria betiko helbidean, www.anoetakoherriikastola.eus

Orri nagusian agenda, argazki bildumak eta albisteak topatuko dituzue. Baina horrez gain, menu nagusietan beste atal interesgarriak dituzue eskura:

 - Ikastola: ikastolaren aurkezpena, historia eta lan-taldearen aurkezpena biltzen dituen atala.

 - Egitasmo Pedagogikoa: ikastolaren Hezkuntza Proiektuari eta beste hainbat proiekturi buruzko informazioa biltzen duen atala.

 - Hezkuntza Eskaintza: Ikastolako hezkuntza etapa bakoitzari buruzko informazioa biltzen duen atala (HH, LH eta DBH).

 - Zerbitzuak: Jangela, Guraso Eskola edo Goiz Txokoari buruzko informazioa. Kirol eskaintzako atalean asteburuko ekintzen informazio eguneratua emango da.

 - Eraldaketa: Ikastolan bizitzen ari garen eraldaketa pedagogikoaren inguruko informazioa biltzen duen atala da, idatzikoa nahiz ikus-entzunezkoa.

Espero dugu webgune berria zuen gustukoa izatea, eta batez ere, guztiontzako erabilgarri eta baliagarria.

Animatu eta bisita itzazue atal eta txoko guztiak!

Kategoriak

Kidetzea
Anoeta eta Irurako LH1/2ko ikasleen arteko harremanak eta talde izaera landu eta indartzeko asmoz hainbat dinamika aurrera eraman dituzte
Euskara
Urrian Lasarten izango den Euskararen Maratoiaren harira, aurreko ikasturtean landu eta grabatutako abestia ikusgai duzue
Ekintza
Aste honetan, gure LHko ikasleek Donostiako Zinemaldiaren aukera profitatu dute, bertan euskarazko film bat ikusiz