Skip to main content

Ikastolako ikasleak Ttipi-Ttapa herriko aiton-amonekin

Udalaren gonbidapenari erantzunez, aiton-amonei zuzendutako kanpaina abian da

Ttipi-ttapa egitasmoa Anoetako plazan

Aste honetan Ttipi Ttapa egitasmoan parte hartzen hasi da Ikastola. Ttipi-ttapa Anoetako Gizarte Zerbitzuetatik 65 urtetik gorako pertsonei bideraturiko egitasmoa da eta hilero lehenengo asteko asteazkenetan burutzen da. Horren helburua adinekoek ariketa fisikoa egiten dezaten bultzatzea da, baita elkarren arteko harremanak sendotzea ere. Horretarako, herrian zehar ibilaldiak antolatzen dira eta amaieran hamaiketakoa eskaintzen da.

Ikasturte honetako Ttipi-ttapa saioetan DBH3ko ikasleek hartuko dute parte, laguntzaile moduan. Ikasleak zazpiko taldetan antolatu dira eta talde bakoitzak saio batean hartuko du parte. Lehenengo taldeak aurreko abenduaren 14ko saioan hartu zuen parte.

Udaletik ekimen honetan parte hartzeko gonbidapenari erantzunez, gure ikasleek  ondoko aktibitateak egingo dituzte:

  1. Ingurukoekin kanpaina egin. Beraien gertuko adinekoak (aiton-amonak, izeba-osabak, bizilagunak…) ekimenean parte hartzera gonbidatuko dituzte.

  2. Ibilaldian zehar lagundu. Behar duenari besoa eskaini, arrisku puntuaz (koxkak, zuloak) ohartarazi, solasa sustatu, zehaztutako ibilbidea gogorarazi, ...

  3. Hamaiketakoa zerbitzatzen lagundu.

Herriarekin lankidetza eta gizartearekin konpromisoari erantzun nahian, gure ikasleentzako esperientzia aberatsa izatea espero dugu.

Kategoriak

Ekintza
Irura eta Anoetako HH1eko umeek goiz pasa bikaina egin dute Gaztelun: autobusez joan, parkean eta frontoian jolastu, animaliak ikusi eta hamaiketako ederra egin dute.
Elkarlana
Azaroaren 4an, Kataluniako Rella elkarteko ordezkarien bisita jaso dugu Anoetako Herri Ikastolan. Bisitaren ardatz nagusia gure ikastolaren eta herriaren arteko harremana ezagutzea izan da, eta komunitatearekin elkarlanean egiten duguna partekatzeko aukera izan dugu
Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina duenez,  bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko