Skip to main content

Ikastolek 2021-2022 irekiera ofiziala ospatu berri dute

Ikastolen 2021-2022 ikasturtearen IREKIERA OFIZIALA Mungian ospatu zen aurreko larunbatean, hilak24. Euskararen ezagutzak eta kalitatean jarri da jomuga irekiera honetan. Ikastolen Elkarteko lehendakariak ikasle guztien euskalduntzea ziurtatzeko murgiltze eredua ezartzeko eskatu du jakinik hark bakarrik ez duela hori ziurtatuko, baina, hura gabe, bai ez dela lortuko. Ekitaldian ongietorria egin diote Xarnegu ikastolari, Ikastolen Elkarteko 112. Ikastolari, ikasturte honetan ireki baititu lehenbiziko aldiz ateak, Bardozen.

Hemen informazio gehiago

 

Ekintza
Itsasoa gara PROI bukatu berria dute DBH3koek eta bertan ikasitakoak zuzenean ezagutu eta lantzeko aukera ezinhobea izan dute Pasai San Pedro itsas herrira egindako bisitan
Bizikidetza
Kalexka elkarteak esku-hartze soziohezitzaile, psikosozial eta prebentzio komunitarioko zerbitzuak kudeatzen ditu Anoetako Udalarekin elkarlanean eta horren harira gure patio garaian urriko eta azaroko egun batzuetan ikasleekin elkar ezagutza landuko dute
Ekintza
Besteen artean, ikasturte honetan ikasle bakoitzak berak nahi duen gertuko hildakoa gogorarazteko aukera izango du Intxaurrondoren dinamikaren bitartez. Gogoratu larunbatean 18:30ean ekimena izango dela herriko plazan