Skip to main content

DBH3koak Albaola eta Mater itsasontziari bisita

Itsasoa gara PROI bukatu berria dute DBH3koek eta bertan ikasitakoak zuzenean ezagutu eta lantzeko aukera ezinhobea izan dute Pasai San Pedro itsas herrira egindako bisitan Argazkiak

DBH3koak Albaola eta Mater itsasoa

DBH3koek trena hartu eta Pasai San Pedro itsas herrira abiatu dira Itsasoa gara PROIri bukaera emateko asmoz. Albaola Itsas Kultur Faktoria Pasai San Pedron (Gipuzkoa) dagoen ontziola-museo berritzaile eta berezia da. Euskal itsas ondare tradizionala berreskuratzea eta balioan jartzea du helburu, eta horretarako, antzinako zurgintza-teknikak erabiliz egun Ozentziyo atunontzi tradizionala berreraikitzen ditari dira. uzte. Egurrezko euskal arrantza-ontzi klasiko horren zaharberritze osoa egiten ari dira tailerrean eta guk zuzenean ikusteko aukera izan dugu.  

Albaolatik oso gertu porturatuta dagoen MATER Itsasontzi Museo Ekoaktiboa bisitatu dugu. Aukera eman digu antzinako arrantzaleen bizimodua bertatik bertara ezagutzeko eta ingurumena zaintzeko kontzientzia jasotzeko. Plastikoen kutsaduraren eragina ere hizpide izan dugu. 

Argazkiak

 

 

 

 

 

Kategoriak

Bizikidetza
Kalexka elkarteak esku-hartze soziohezitzaile, psikosozial eta prebentzio komunitarioko zerbitzuak kudeatzen ditu Anoetako Udalarekin elkarlanean eta horren harira gure patio garaian urriko eta azaroko egun batzuetan ikasleekin elkar ezagutza landuko dute
Ekintza
Besteen artean, ikasturte honetan ikasle bakoitzak berak nahi duen gertuko hildakoa gogorarazteko aukera izango du Intxaurrondoren dinamikaren bitartez. Gogoratu larunbatean 18:30ean ekimena izango dela herriko plazan
Ekintza
Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugula nabarmendu du Euskal Herriko Ikastolak, aste honetan aurkeztutako estrategia digital berrian