Skip to main content

Kalexka Elkarteko hezitzaileak patio garaian izango dira

Kalexka elkarteak esku-hartze soziohezitzaile, psikosozial eta prebentzio komunitarioko zerbitzuak kudeatzen ditu Anoetako Udalarekin elkarlanean eta horren harira gure patio garaian urriko eta azaroko egun batzuetan ikasleekin elkar ezagutza landuko du

Kalexka Anoetako Herri Ikastolan

Kalexka elkarteak, Anoetako Udaleko Gizarte Zerbitzuekin eta Gazteria Sailarekin elkarlanean, prebentzio eta bizikidetza lanketa estua egiten du Anoetako Herri Ikastolako ikasleekin. Esku-hartze horiek batez ere Lehen Hezkuntzako (LH) azken mailetako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleei zuzentzen zaizkie, ikasgelako zein herriko harremanak eta nerabezaroko erronkak lantzeko. Horren harira, urrian eta azaroko egun batzuetan gure jolasgaraian izango dira bertako hezitzaileak. beraiek eta ikasleen arteko elkar ezagutza bultzatzeko asmoz.

Kategoriak

Ekintza
Irura eta Anoetako HH1eko umeek goiz pasa bikaina egin dute Gaztelun: autobusez joan, parkean eta frontoian jolastu, animaliak ikusi eta hamaiketako ederra egin dute.
Elkarlana
Azaroaren 4an, Kataluniako Rella elkarteko ordezkarien bisita jaso dugu Anoetako Herri Ikastolan. Bisitaren ardatz nagusia gure ikastolaren eta herriaren arteko harremana ezagutzea izan da, eta komunitatearekin elkarlanean egiten duguna partekatzeko aukera izan dugu
Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina duenez,  bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko