Skip to main content

Gau Beltza Ikastolan eta plazan ospatuko dugu

Besteen artean, ikasturte honetan ikasle bakoitzak berak nahi duen gertuko hildakoa gogorarazteko aukera izango du Intxaurrondoren dinamikaren bitartez. Gogoratu larunbatean 18:30ean ekimena izango dela herriko plazan Argazkiak

Gau Beltza intxaurrondoa

Gau Beltza ospakizuna zer den  gelaz gela azaltzeaz gain, ekimen berritzailea aurrera eramango dugu. Ba al zenekiten badugula DOLUAri eskainitako zuhaitz bat patioan? Pandemia ostean HHko ikasleekin egin genuen ekimen xume bat, eta ez genion zabalkunderik eman, ez jarraipenik egin ere. Aproposa iruditu zaigu Intxaurrondoa koxkortzen ari delarik, ekimena Gau Beltzaren egitarauaren baitan berreskuratzea. Ikasle bakoitzak oihalezko xingola bat ezarriko du intxaurrondoaren adar batean, oroitu nahi duen hildako pertsonaren omenez. 
Honela, intxaurrondoa egun batzuz koloretako xingolaz betea ikusiko dugu, eta komunitateko kide guztiak gonbidatuko ditugu, haiek ere xingolak jar ditzaten.
 

Bestalde, larunbatean,  iluntzeko 6 t`erdietan, plazako ekitaldian ALE EUSeko kideak musikako irakaslearekin batera haurrekin abesten eta dantzatzen izango dira. Denok gaonbidatuta zaudete giroaz gozatzera eta baita gaztainak jatera ere! Argazkiak
 

Kategoriak

Ekintza
Itsasoa gara PROI bukatu berria dute DBH3koek eta bertan ikasitakoak zuzenean ezagutu eta lantzeko aukera ezinhobea izan dute Pasai San Pedro itsas herrira egindako bisitan
Bizikidetza
Kalexka elkarteak esku-hartze soziohezitzaile, psikosozial eta prebentzio komunitarioko zerbitzuak kudeatzen ditu Anoetako Udalarekin elkarlanean eta horren harira gure patio garaian urriko eta azaroko egun batzuetan ikasleekin elkar ezagutza landuko dute
Ekintza
Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugula nabarmendu du Euskal Herriko Ikastolak, aste honetan aurkeztutako estrategia digital berrian