Skip to main content

Alkoholiko Anonimoen bisita DBH 2 eta 4. mailan

Gaur, maiatzak 21, bi txandetan Alkoholiko Anonimoak erakundeko bi kide etorri zaizkigu Ikastolara beraien esperientzia DBH4ko ikasleekin partekatzera. Bertan, besteen artean, alkoholaren arriskuak zeintzuk diren eta arazo honi nola egin diezaiokegun aurre azaldu dute. Datorren astean beste bisita bat egingo dute DBH2. mailan.

Ekintza
Itsasoa gara PROI bukatu berria dute DBH3koek eta bertan ikasitakoak zuzenean ezagutu eta lantzeko aukera ezinhobea izan dute Pasai San Pedro itsas herrira egindako bisitan
Bizikidetza
Kalexka elkarteak esku-hartze soziohezitzaile, psikosozial eta prebentzio komunitarioko zerbitzuak kudeatzen ditu Anoetako Udalarekin elkarlanean eta horren harira gure patio garaian urriko eta azaroko egun batzuetan ikasleekin elkar ezagutza landuko dute
Ekintza
Besteen artean, ikasturte honetan ikasle bakoitzak berak nahi duen gertuko hildakoa gogorarazteko aukera izango du Intxaurrondoren dinamikaren bitartez. Gogoratu larunbatean 18:30ean ekimena izango dela herriko plazan