Skip to main content

Teilatu berria

Aste honetan hasi dituzte Ikastolako teilatua eraberritzeko lanak eta datozen bi hilabeteetan zehar bukatzea aurreikusten da. Eraikina egin zutenetik teilatua berritu gabe zegoen eta premia horrek eraginda Udalak bere babesa eta laguntza eskaini dio Ikastolari beste behin. Iazko ikasturtean aterpe berria eraiki zuten eta aurten ere bere elkartasuna adierazi digu. Beraz, gure eskerrik beroenak Anoetako Udalari!

 

    

Ekintza
Itsasoa gara PROI bukatu berria dute DBH3koek eta bertan ikasitakoak zuzenean ezagutu eta lantzeko aukera ezinhobea izan dute Pasai San Pedro itsas herrira egindako bisitan
Bizikidetza
Kalexka elkarteak esku-hartze soziohezitzaile, psikosozial eta prebentzio komunitarioko zerbitzuak kudeatzen ditu Anoetako Udalarekin elkarlanean eta horren harira gure patio garaian urriko eta azaroko egun batzuetan ikasleekin elkar ezagutza landuko dute
Ekintza
Besteen artean, ikasturte honetan ikasle bakoitzak berak nahi duen gertuko hildakoa gogorarazteko aukera izango du Intxaurrondoren dinamikaren bitartez. Gogoratu larunbatean 18:30ean ekimena izango dela herriko plazan