Skip to main content

COVID-19 dela eta pasabide berria

2 urte, Haur Hezkuntza eta LH1-2. mailakoentzako COVID-19k jarritako protokoloa bete nahian Ikastolaren eremura sartzeko moldaketa egin behar izan dugu. Anoetako udalaren laguntzarekin kiroldegiaren ondoko espaloia oinezkonetzat babestu egin da eta zebrabide berria marraztu da zoruan, irisgarritasuna ziurtatzeko asmoz. Txukun geratu da eta egunero-egunero ikasle eta familiak atzera eta aurrera dabiltza. Eskerrik asko erabiltzaileei eta nola ez, udal agintari eta langileei.

   

Ekintza
Irura eta Anoetako HH1eko umeek goiz pasa bikaina egin dute Gaztelun: autobusez joan, parkean eta frontoian jolastu, animaliak ikusi eta hamaiketako ederra egin dute.
Elkarlana
Azaroaren 4an, Kataluniako Rella elkarteko ordezkarien bisita jaso dugu Anoetako Herri Ikastolan. Bisitaren ardatz nagusia gure ikastolaren eta herriaren arteko harremana ezagutzea izan da, eta komunitatearekin elkarlanean egiten duguna partekatzeko aukera izan dugu
Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina duenez,  bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko