Skip to main content

Mihiluzerako grabazioak egin dituzte DBH4ko ikasleek

Urtarrileko bukaerako programetan gure ikasleak publiko modura azalduko dira

Ikasleak Mihiluze programan

Abenduaren 29an gure DBH4ko ikasle eta tutoreak Donostian izan ziren, EITBko egoitzan Mihiluze programarako hainbat emanaldiak grabatzen. Goizean zehar lanak egin  eta etxera bueltatu baino lehenago bertan eskainitako pintxoak eta edariak dastatu zituzten. Bertako arduradunek esan zigutenez, urtarrilaren azkeneko programak dira gure ikasleek grabatutakoak. Bertaratzeagatik emandako dirua ikasbidaian erabiliko dute.

Kategoriak

Ekintza
Ostiral arratsaldean, LH4ko ikasleek ogia egiteko urratsak ikasi eta praktikan jarri dituzte Irakineko sukaldariaren laguntzarekin
Ikastola
Urriaren 14an, Lekeitioko eta Bergarako ikastolek gure ikastetxea bisitatu zuten, Ikastolen Elkartearen aholkularitza programaren barruan, gure hezkuntza eta pertsona eredua bertatik bertara ezagutzeko.
Euskara
2026-2027 ikasturtean, "Etorri Euskarara!" egitasmoa abiatu da euskara ez dakiten gurasoei oinarrizko ulermena ziurtatzeko, udalaren, UEMAren, AEKren eta Ikastolaren elkarlanari esker