Skip to main content

Ekintzez beteriko San Tomas eguna izan dugu Ikastolan

Gabonetako oporrak hartu aurreko ohiko ekimenak izan ditugu goizean zehar

Ikasleak txorixo pintxoak jaten

Ohikoa dugun San Tomas egunaren ospakizunez beteriko goiza izan dugu Ikastolan: gelen arteko zoriontzeko bertsoak abestu diote elkarri, DBH4koek antolatutako txorixo pintxoen salmenta, LHkoentzako buruhandiak kiroldegian, DBHko gelen arteko Gabonak elkarri opatzeko topaketa, Ikastolaren aldeko saskiaren zozketa, ... Giro ona izan da nagusi eta gustura aritu dira gure ikasleak.

Argazkiak hemen

Kategoriak

Euskara
Errigora izeneko proiektu zoro bezain zoragarria lurra, euskara eta auzolanaren arteko topaguneak bilatu eta bultzatzen dabil, ehundaka euskalzale batzen dituen sare erraldoia ehunduz eta Ager eremuko euskalgintza eta lehen sektorea indartuz.
Ekologia
DBH2ko ikasleek lehiaketa batekin eman diote amaiera kontsumo jasangarria eta lehen sektorearen ezagutza zein kontzientziazioa helburu nagusi dituen AMATXO PROIari
Kidetzea
Ingelesa modu esanguratsuan ikaste aldera, LH6ko ikasleak etapa bereko geletara joan dira eta hizkuntz horretan sortu eta egindako norberaren aurkezpenak beste ikasleekin partekatu dituzte.