Skip to main content

Zuberoako Ikastolen aldeko elkartasuna

Saski salmenta egingo dute azaroaren 27ra arte

Ikaskoli ekimeneko saski eskaintza

2003tik, Zuberoako Ikastoletako guraso eta Euskal Herriko hainbat gunetako laguntzaileek, eguberriz, tokiko ekoizle ttikien ekoizpenez osaturiko saski salmenta bat antolatu genuen. Iaz, zuen laguntzari esker,
2200 saski saldu genituen.

Ekimenaren helburuak :

  • Zuberoako Ikastolak laguntzea
  • Zuberoako ekoizpenak ezagutaraztea eta dastaraztea

Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik. Euskara hizkuntza guttiagotua da gure lurraldean.
Euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, Ikastolek dute euskararen transmisioa bermatzen.

Zuberoan Ikastolak garatzen eta indartzen jarraitzeko Euskal Herri osoko elkartasuna ezinbestekoa zaigu.

Euskara susta dezagun, Zuberoako Ikastolak lagunduz !

Kategoriak

Ikerketa
Ikastolak Elkarteak argitaratzen duen aldizkarian, hainbat Ikastoletan elkarlanean garatzen den proiektu pedagogiko berritzailean protagonista izan gara
Bizikidetza
Genero estereotipoak landu dituzte tailer partehartzailean eta egoera ezberdinei ikuspegi kritikoz erantzuten ikasi dute.
Bizikidetza
LH5 eta LH6ko ikasleek (HHkoek lagunduta) olibondoa landatu zuten Gure haurrak ere badira elkartearekin atxikimendua adierazi eta bakea aldarrikatzeko.