Skip to main content

LH4ko ikasleak okin-lanbidean aritu dira

Ostiral arratsaldean, LH4ko ikasleek ogia egiteko urratsak ikasi eta praktikan jarri dituzte Irakineko sukaldariaren laguntzarekin Argazkiak

LH4koak ogia egiten

LH4ko ikasleek Deep IEMean ogia egiteko zein prozesu ematen den ikasi dute, hau da, haziak landatzetik ogia laberatu arte. Ikasitakoa praktikara eramateko Irakinetik IƱigo etorri da bilakaera osoa nola egiten den erakustera eta arratsalde polita pasa dute eskuak zikinduz. Argazkiak

Kategoriak

Ekintza
Irura eta Anoetako HH1eko umeek goiz pasa bikaina egin dute Gaztelun: autobusez joan, parkean eta frontoian jolastu, animaliak ikusi eta hamaiketako ederra egin dute.
Elkarlana
Azaroaren 4an, Kataluniako Rella elkarteko ordezkarien bisita jaso dugu Anoetako Herri Ikastolan. Bisitaren ardatz nagusia gure ikastolaren eta herriaren arteko harremana ezagutzea izan da, eta komunitatearekin elkarlanean egiten duguna partekatzeko aukera izan dugu
Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina duenez,  bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko