Skip to main content

Etorri Euskarara! Gurasoentzako euskara eskolak martxan

2026-2027 ikasturtean, "Etorri Euskarara!" egitasmoa abiatu da euskara ez dakiten gurasoei oinarrizko ulermena ziurtatzeko, udalaren, UEMAren, AEKren eta Ikastolaren elkarlanari esker

Euskara klaseak - kullturartekotasuna

2026-2027 ikasturtean, Etorri Euskarara! egitasmoa jarri da martxan, Euskara eta Kulturartekotasuna programaren barruan, Udalaren, UEMAren, AEKren eta Ikastolaren arteko elkarlanari esker.


Ekimen horren helburua euskararik ez dakiten gurasoak euskarara hurbiltzea, oinarrizko
ulermena sustatzea eta gure hizkuntzarekiko lehen urratsak ematen laguntzea da. Horrela, familien artean euskararen erabilera eta kulturarteko harremanak indartu nahi dira. Urrian hasi ziren euskara eskolak, eta guztira 10 lagunek eman dute izena. Ikastaroa guztiz doakoa da parte-hartzaileentzat, Udalak bere gain hartzen baitu ikasle bakoitzaren kostuaren %100.


Euskara ikasteko eta gure hizkuntzara hurbiltzeko aukera ederra da, elkar ezagutzen,
hizkuntza oztopoak gainditzen eta ikastolako komunitatea indartzen jarraitzeko!

Kategoriak

Ikastola
Urriaren 14an, Lekeitioko eta Bergarako ikastolek gure ikastetxea bisitatu zuten, Ikastolen Elkartearen aholkularitza programaren barruan, gure hezkuntza eta pertsona eredua bertatik bertara ezagutzeko.
Elkarlana
Igande goizean gure DBH4ko ikasleek, irakasleek lagunduta, tortila pintxo postua jarri zuten Anoetako Euskal Jaian
Kidetzea
LHko 2. eta 3. Zikloetako ikasleek Irurakoekin batera elkarren artek kohesiorako dinamikak aurrera eraman dituzte