Skip to main content

Gure Ikastolaren hezkuntza eredua ezagutzeko bisita

Urriaren 14an, Lekeitioko eta Bergarako ikastolek gure ikastetxea bisitatu zuten, Ikastolen Elkartearen aholkularitza programaren barruan, gure hezkuntza eta pertsona eredua bertatik bertara ezagutzeko.

 

Ikastola bisitatzen

Urriaren 14an, Lekeitioko Azkue Ikastolako eta Bergarako Aranzadi Ikastolako ordezkarien bisita jaso genuen, gure ikastolako funtzionamendua eta Pertsona Eredua
nola lantzen dugun bertatik bertara ezagutzeko.


Bisita Euskal Herriko Ikastolen (EHI) aholkularitza programaren barruan kokatzen da. Aurten, bost ikastolek hartu dute parte EHIk eskaintzen duen aholkularitza prozesuan, gure Ikastolan martxan dugun proiektua beren ikastoletan ere garatzeko helburuarekin. Bigarren urtea da ekimen hori antolatzen dela, eta, iaz bezala, gure Ikastola erreferentzia gisa ezagutzeko aukera izan dute.


Bisita Amaia Bedialauneta DBHko arduradun pedagogikoak eta Oihana Gomez zuzendariak gidatu zuten. Beren azalpenen bidez, gure hezkuntza proiektuaren oinarriak eta eguneroko jarduna ezagutzeko aukera izan zuten bisitariek. Horrez gain, Ikastolako espazioak bisitatu, IEM saioetan sartu, ikasleekin egon eta sortutako zalantzak argitzeko aukera ere izan zuten.


Esperientzia aberasgarria izan zen, ikastolen arteko elkarlana, esperientzien trukea eta elkarrengandik ikasteko aukerak indartzeko. Gure hezkuntza eredua partekatzen eta elkarrekin ikasten jarraitzen dugu!

Kategoriak

Euskara
2026-2027 ikasturtean, "Etorri Euskarara!" egitasmoa abiatu da euskara ez dakiten gurasoei oinarrizko ulermena ziurtatzeko, udalaren, UEMAren, AEKren eta Ikastolaren elkarlanari esker
Elkarlana
Igande goizean gure DBH4ko ikasleek, irakasleek lagunduta, tortila pintxo postua jarri zuten Anoetako Euskal Jaian
Kidetzea
LHko 2. eta 3. Zikloetako ikasleek Irurakoekin batera elkarren artek kohesiorako dinamikak aurrera eraman dituzte