Skip to main content

Txupinazoan Ttipi-ttapako DBH3koak izan dira

Aurtengo herriko festetan Ttipi-ttapa taldeari egokitu zaionez txupinazoa botatzea, gure DBH3ko ikasle ordezkariak herriko jubilatuekin batera izan ditugu balkoian 

Ttipi-ttapako ordezkariak

Asteazkenean eman zitzaien hasiera aurtengo Anoetako Jaiei. Protagonismo berezia izan zuten gure ikasleak danborradan parte hartu baitzuten. Maila guztietakoak izan ziren kalejiran beren danborrak astinduz oso umeore onez. 

Aurten, Ttipi-ttapako taldeari tokatu zaio txupinazoa botatzea. gure DBH3ko ikasleek bertan parte hartu dutenez ikasturtean zehar, ordezkaritza bat gonbidatua izan zen Udaletxeko balkoira igo eta txupinazoan parte zuzena hartzen. Ikastolatik eskertu Festa Batzordeari egindako aukeraketa dela eta.

Kategoriak

Ekintza
Ikasle gazteekin, adinaren bilakaeraren baitan ematen diren aldaketa fisiko zein sentipenezkoak landu dituzte eta zaharrenekin aldiz, beraien arteko harremanek izan dute tokia
Ekintza
Tolosako Berazubi estadioak askotariko kirolen finalak hartu zituen aurreko larunbatean, berdeguneari kolorea eta kiroltasuna emanez
Euskara
Euskaltzaleon Martxa lelopean, ekainaren 13an Iruñeko kaleak betetzeko mobilizazio jendetsua antolatzen ari gara Euskalgintzaren Kontseilua osatzen duten eragileak.