Ikasle gazteekin, adinaren bilakaeraren baitan ematen diren aldaketa fisiko zein sentipenezkoak landu dituzte eta zaharrenekin aldiz, beraien arteko harremanek izan dute tokia
Ikasle gazteekin, adinaren bilakaeraren baitan ematen diren aldaketa fisiko zein sentipenezkoak landu dituzte eta zaharrenekin aldiz, beraien arteko harremanek izan dute tokia
DBH 2: Harremanak elkarteko kidea, pubertaroko aldaketetaz aritu da hitz egiten bigarren mailakoekin. Zer aldaketa dituzte neskek eta mutilek? Nola sentitzen dira aldaketa horiekin? Neska eta mutilen arteko berdintasun eta ezberdintasunak ulertzeko eta elkarbanatzeko espazio bilakatu da gela.
DBH 4: Nerabeak sexualitatearen kontzeptu zabala ezagutzera eta ulertzera bideratu du Harremanak elkarteko hezitzaileak. Bikote harremanen ezaugarriak, komunikazioa, estereotipoak, antisorkuntza metodoak eta hainbat gai gehiago landu dituzte gazteek.