Skip to main content

Ekainaren 13an, Euskaltzaleon Martxa Iruñean

Euskaltzaleon Martxa lelopean, ekainaren 13an Iruñeko kaleak betetzeko mobilizazio jendetsua antolatzen ari gara Euskalgintzaren Kontseilua osatzen duten eragileak.

Euskalzaleon martxa

Gero eta gehiago dira euskararen etorkizunaren gaineko kezka eta larritasuna adierazten dituzten datuak eta ikerketak, eta zailtasun horiei erantsi behar zaie euskararen biziberritzearen aurkako oldarraldi antolatu bat.

Hala ere, sinetsita gaude posible dela euskararen biziberritzeari bultzada ematea, Pizkunde berri bat eragitea, eta horretarako ezinbestekoak dela euskaltzaletasunaren giharra indartzea. Horretara dator ekainaren 13ko mobilizazioa, euskaltzaleok antolatzera, Euskaraz bizitzeko behar den dena aldarrikatzera. 

Martxa arratsaldez egingo dugu. 17:00etan Iruñeko hiru puntu ezberdinetan bilduko dira herritarrak: Antoniutti, Runako Parkea eta Askatasun Enparantza. Puntu hauetatik Iruñeko kaleak harrotasunez beteko dituzten hiru zutabeak abiatuko dira. Zutabeek Gazteluko Plazan bat egingo dute eta bertan egingo da ekitaldi politikoa, amaiera berezi bat emanez. 
Zutabeetako bakoitzak euskarak behar duen Pizkunderako ezinbestekoak diren hiru oinarrietako bana ordezkatuko du: Ofizialtasun osoa, Jauzia hizkuntza politiketan eta Euskaltzaletasuna. 

Kategoriak

Ekintza
Anoetako eta Irurako ikasle txikienek Ataungo San Gregorio auzoan dagoen errotari bisita eta taloak egin eta gero, jateko aukera paregabea ere izan dute
Bizikidetza
Egunean zehar hainbat ekimen aurrera eraman dira Ikastolan: genero-indarkeriaren iceberga, murala, ipuin irakurketa eta hausnarketa, testigantzen dinamika, ziberkontrolaren egoera Whatsappetan, ...
Bizikidetza
Anoetako Herri Ikastolako Patio Dinamizazio Taldeak Lehenengo Toka Txapelketa jarri du martxan! Bertan LH eta DBHko ikasleek parte hartzeko aukera dute