Jolasaren bitartez, Tolosaldeako Hondakinen Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute LH5eko ikasleek
Jolasaren bitartez, Tolosaldeako Hondakinen Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute LH5eko ikasleek
Pasa den astearte eta asteazkenean, hilak 27 eta 28, LH5 mailako ikasleek Tolosaldeako Hondakinen Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu zuten. Bertan, jolas eta dinamika ezberdinen bidez, hiri hondakinen arazoa eta hau konpontzeko har daitezkeen neurriak ezagutu zituzten. Murriztu, berrerabili eta birziklatu filosofia barneratu eta honen garrantziaz jabetzeko balio izan zien.
Planeta bakarra dugunez eta zaintzea ezinbestekoa zaigu, guztion konpromisoa eskatzen du!